Politika -

Ustezko bi delitu

Iruñeko Udaltzaingoaren buruzagi ohiaren aurkako epaiketa, abian

Hala ere, argibideetako epailearen autoaren aurkako helegitea aurkeztu zuen Simon Santamariak eta ebazpenaren zain dago, Nafarroako Auzitegi Nagusiko iturriek azaldu dutenez.

Simon Santamaria Iruñeko Udaltzaingoaren buruzagi ohia. Artxiboko irudia: EFE
Simon Santamaria Iruñeko Udaltzaingoaren buruzagi ohia. Artxiboko irudia: EFE
Simon Santamaria Iruñeko Udaltzaingoaren buruzagi ohia. Artxiboko irudia: EFE

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Prebarikazioa eta osotasun moralaren kontrako ustezko delituengatik Simon Santamaria Iruñeko Udaltzaingoaren buruzagi ohiaren aurkako ahozko epaiketa zabaltzeko agindua eman du Mari Paz Benito argibideetako epaileak.

Hala ere, argibideetako epailearen autoaren aurkako helegitea aurkeztu zuen Santamariak eta ebazpenaren zain dago, Nafarroako Auzitegi Nagusiko iturriek azaldu dutenez. Helegitea Nafarroako Lurralde-auzitegiak aztertuko du eta auzia artxibatzea ala ez erabakiko du.

Santamaria Iruñeko Udaltzaingoaren buruzagia izan zen 1999tik iragan urtarrilera arte. Gaizki aparkatutako auto ofizial bati isuna jarri zieten hiru udaltzaini espedientea zabaldu zien Santamariak 2010ean. Horregatik, ustezko prebarikazioa egotzi diote.

Bestalde, Udaltzaingoren sindikatuko ordezkari batek salaketa aurkeztu zuen laneko jazarpenagatik. Horregatik, osotasun moralaren aurkako ustezko delitua leporatzen diote Santamariari.

Inputazioaren ondorioz, Santamaria kargutik kendu zuten urtarrilaren 19an eta Alfonso Fernandez Torresek ordezkatu zuen.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Iruñea azken orduko berriak Albisteak Nafarroa Epaiketak albisteak