Politika -

Eskaera Fiskaltzari

Presoen alde Hernanin izandako ekitaldia ikertzeko eskatu du Covitek

"Doktrinatzeko asmoz, eta euskal presoen aldeko ekitaldi bat prestatzeko xedez, haurrak erabili izana" salatu du Terrorismoaren Biktimen Elkarteak.

Consuelo Ordoñez, Coviteko presidentea. Argazkia: EiTB
Consuelo Ordoñez, Coviteko presidentea. Argazkia: EiTB
Consuelo Ordoñez, Coviteko presidentea. Argazkia: EiTB

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Hernaniko 24 presoren alde larunbat honetan izandako ekitaldi bat ikertzeko eskatu dio Covite Terrorismoaren Biktimen Elkarteak Auzitegi Nazionaleko Fiskaltzari.

Ohar baten bidez Covitek salatu duenez, "antolatzaileek ez dituzte eskrupulurik, talde terroristaren presoen aldeko ekitaldi bat antolatzeko haurrak erabili dituztelako, eta doktrinatzeko asmoa duen egitarau batean sartu dituztelako".

Biktimen elkarteak azaldu duenez, ekitaldia 12:00etan hasi da, Hernanin, 'Elkartasunaren Eguna' lelopean, "helduen eta haurren arteko errelebo-lasterketa batekin".

Hernaniko hainbat auzokidek salatuta, Covitek datuak bildu ditu eta txostena bidali dio Auzitegi Nazionaleko Fiskaltzari. Halaber, enkante bati esker bildutako dirua zertarako erabiliko duten ikertzeko ere eskatu dio Covitek.

Enkante horretan helduek 15 euro ordaindu behar izan dute, eta haurrek, berriz, 5 euro. Ekitaldi horren antolatzaileen arabera, presoen senideen espetxeetarako bidaiak ordaintzeko dirua da.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika Gipuzkoa Hernani bideoak EAE albisteak Presoak bideoak ETA gaur Prentsa digitalaren azken orduko Gaurko azken orduko albistea Terrorismoaren Biktimak