Politika -

Andoaingo Udala

Olasagasti: 'Gaurkoarekin, hau guztia behingoz bukatzea espero dut'

PSE-EEko alkategaiari babesa zergatik ez zion eman azaldu dio EAJko zerrendan aurkeztu zen independenteak Juan Calparsoro EAEko fiskalburuari.

Gregorio Olasagasti EAJko zerrendan aurkeztu zen independentea. Artxiboko irudia: www.gipuzko.es
Gregorio Olasagasti EAJko zerrendan aurkeztu zen independentea. Artxiboko irudia: www.gipuzko.es
Gregorio Olasagasti: 'Hau lehenbailehen bukatzea nahi dut'

00:25

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gregorio Olasagasti Arzallus EAJren Andoaingo Udalerako zerrendan aurkeztu zen independentea Juan Calparsoro EAEko fiskalburuaren aurrean deklaratu du gaur, Maider Lainez PSE-EEko alkategaiari babesa zergatik ez zion eman azaltzeko.

Olasagastik ordu eta laurdenez deklaratu du. Bilboko Justizia Jauregitik atera eta gero, kazetarien aurrean hitz egin du. "Gaurkoaren ostean, hau guztia behingoz bukatzea espero dut", adierazi du.

Horren esanetan, "lasai" dago, ez duelako deliturik egin, eta azken 10 egunak "gogorrak" izan direla gaineratu du.

EAJren agindua ez zuen bete Olasagastik, Lainezi babesa eman beharrean, zuriz bozkatu baitzuen, eta Ane Karrere EH Bilduko hautagaiaren esku utzi zuen Alkatetza.

Jeltzaleek eta PSE-EEk erakundeen egonkortasuna bermatzeko akordio orokorra sinatu zuten ekainaren 12an, eta, besteak beste, bi alderdiek elkar babestuko zutela adostu zuten itunean, baita zerrendarik bozkatuena ez zuten udaletan ere.

Ekainaren 15ean, udalak osatu eta bi egun geroago, EAEko fiskalburuak ikerketa zabaldu zuen "delituren bat" izan ote zen argitzeko. Karrere alkate izendatu zuten EAJko zinegotzi independenteak alderdiaren diziplina hautsi ondoren.

Olasagasti 09:50ean iritsi da Bilboko Justizia Auzitegira, eta txantxetan aritu da kazetariekin. "Gaur, kokospeko barik", esan du, bizarra moztu duela eta.

Fiskaltzak aurrera jarraituko du ikerketarekin, Europa Press agentziak jakitera eman duenez.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
EAJ-PNV Bizkaia Gipuzkoako albisteak Udal eta Foru hauteskundeak 2015 Euskal sozialistak Andoain albisteak Udal eta foru hauteskundeak 2023