Politika -

Auzitegi Nazionala

Fiskaltzak Zapata inputatzea eskatu du, biktimak umiliatzea egotzita

"Alcasserreko haurren hilerria itxi behar izan dute Irene Villa ordezko piezen bila joan ez dadin" da Fiskaltzarentzat "objektiboki umiliagarria eta iraingarria" den mezuetako bat.

Zapata Madril
Zapata Madril
Zapata Madril

agentziak | erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Auzitegi Nazionaleko Fiskaltzak Guillermo Zapata Ahora Madriden zinegotzia inputatzea eskatu du, biktimak umiliatzea leporatuta, eta bere txioek terrorismoaren biktimak "gutxietsi eta umiliatu" zituela iritzita.

Fiskaltzak idatzia helarazi dio Santiago Pedraz epaileari, Dignidad y Justiciak aurkeztu zuen kereilaren harira. Izan ere, aipatu elkarteak salaketa jarri zuen Zapataren kontra 2011ko urtarrilaren 31n argitaratu zituen txantxa batzuengatik, bat Irene Villa ETAko biktimari buruzkoa eta beste bat judutarren holokaustoaren ingurukoa. Auzi horrengatik Madrilgo Kultura zinegotzi postua uztea erabaki zuen.

"Alcasserreko haurren hilerria itxi behar izan dute Irene Villa ordezko piezen bila joan ez dadin" da Fiskaltzarentzat "objektiboki umiliagarria eta iraingarria" den mezuetako bat, "bereziki aipatzen den biktimarentzat, baina orokorrean ETA erakunde terroristaren biktima izan diren guztientzat".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Auzitegi Nazionala berriak Berriak Politika ETA albisteak Albisteak Gaur Eguneko albisteak Terrorismoaren Biktimen Azken Ordukoa