Politika -

Aldaketak Espainiako Gobernuan

Iñigo Mendez de Vigok Wert Hezkuntza ministroa ordezkatuko du

Exekutiboan egindako lana eskertu dio Rajoyk Jose Ignacio Wert ministroari, bereziki LOMCE aurrera ateratzeko garaian azaldutako “ausardia”.

Iñigo Mendez de Vigo Hezkuntza ministro berria. Argazkia: EFE
Iñigo Mendez de Vigo Hezkuntza ministro berria. Argazkia: EFE
Wert kendu, eta Mendez de Vigo izendatu du ministro Rajoyk

1:29

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Iñigo Mendez de Vigo Hezkuntza, Kultura eta Kirol ministro izendatu duela jakinarazi dio arratsaldean Mariano Rajoy Gobernuko presidenteak erregeari. Mendez de Vigo Europar Batasunerako Estatu idazkaria izan da orain arte.

Exekutiboan egindako lana eskertu dio Rajoyk Jose Ignacio Wert ministroari, bereziki LOMCE aurrera ateratzeko garaian azaldutako “ausardia”.

Ministro berriak ostiral arratsaldean hartuko du kargua.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Berriak Politika Eguneko albisteak Albisteak Hezkuntza