Politika -

Helburu militarrak zituzten

Lau pertsona atxilotu dituzte Frantzian, atentatu saiakera egotzita

Bernard Cazeneuve Frantziako Barne ministroak jakitera eman duenez, atxilotuetako bat Itsas Armadako soldadua izan zen, baina buruek ezgai deklaratu zuten.

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Segurtasun indarrek  lau pertsona atxilotu zituzten Frantzian iragan astelehenean. 16 eta 23 urte bitarteko atxilotuek instalazio militarren aurka eraso egin nahi zuten, Bernard Cazeneuve Frantziako Barne ministroak gaur jakinarazi duenez.

Lau atxilotuek Armadako goi-agintari bati burua moztu nahi zioten base batean, eta hilketa kamera batekin grabatu, ondoren irudiak zabaltzeko, Le Figaro egunkariaren esanetan.

Susmagarriak Nord, Rhone, Bouches du Rhone eta Yvelines departamenduetan atxilotu dituzte. 2015eko amaieran edo 2016ko hasieran base militar baten kontrako atentatu bat egin nahi zuten. Ikertzaileen arabera, Armadako buruzagi bat harrapatu, eta haren hilketa GoPro kamera batez grabatzeko asmoa zuten, ondoren zabaltzeko.

Cazeneuvek agerraldi batean azaldutakoaren arabera, atxilotuetako bat Itsas Armadako soldadua izan zen, baina buruek ezgai deklaratu zuten.

Atxilotuek asteazkenean Berre urmaelaren ertzean dagoen lantegi petrokimiko batean izandako sutearekin loturarik ez dutela azaldu du Cazeneuvek. Sua nahita piztu zuten goizaldean, Marseilla ekialdean (Frantziako hego-ekialdea) dagoen lantegian.

Taldeko “zirikatzaile nagusia” dena sare sozialetan zuen aktibismoagatik eta preso jihadistekin zuen harremanagatik atzeman zuten segurtasun zerbitzuek. Era berean, Siriara bidaiatzeko asmoa omen zuen, talde jihadistekin bat egiteko.

Ustezko terrorista aspaldi galdekatu zuten, Barne ministroak erantsi duenez.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Frantzia bideoak Jihadismoa hoy