Politika -

Elkarrizketa

Grezia eurotik irteteari buruzko eztabaida itxi du Merkelek

'Aurrera begiratzeko' deia egin du. Bestalde, Alemaniako kantzillerrak baztertu egin du Wolfgang Schäuble Alemaniako Finantza ministroa kargutik kenduko duena.

Angela Merkel Alemaniako kantzillerra ARD telebista kateari eskainitako elkarrizketan. Argazkia: EFE
Angela Merkel Alemaniako kantzillerra ARD telebista kateari eskainitako elkarrizketan. Argazkia: EFE
Angela Merkel Alemaniako kantzillerra ARD telebista kateari eskainitako elkarrizketan. Argazkia: EFE

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Angela Merkel Alemaniako kantzillerrak 'Grexit' edota Grezia eurotik irteteari buruzko eztabaida itxi du, baztertu egin du Wolfgang Schäuble Alemaniako Finantzako ministroa kargutik kenduko duena eta aurrera begiratzeko deia egin du.

Horrela mintzatu da Alemaniako ARD telebista publikoari eskainitako elkarrizketan, eta Greziako krisia eta hirugarren erreskatea izan ditu hizpide.

"'Grexit'a mahai gainean zegoen, baina beste aukera baten aldeko hautua egin dugu. Orain balio duena negoziazioen emaitza da. Euroguneko kideek Greziarekin diru-laguntza pakete berri bat negoziatzea adostu zuten. Hori da orain gauzatu behar duguna", adierazi du Merkelek.

Merkelen hitzetan, "aukera bakarra zegoen" eta hori Atenasekin batera "bide bateratua" aurkitzea zen; izan ere, "beste aukerek anabasa ekarriko zuten".

"Orain emaitza da garrantzitsuena. Hainbat aukera eztabaidatu genituen eta euroguneko kide guztien iritziz onena zena aukeratu genuen", azpimarratu du.

Bestalde, Merkelek berretsi du zorra kitatzea ez dela posible eurogunearen barruan. Dena den, Merkelek azaldu du erreskatearen gaineko lehen "berrikusketa" egiten denean Greziako zorraren berregituraketa mahai gainean egon daitekeela.

Wolfgang Schäuble Alemaniako Finantza ministroaren balizko dimisioaz galdetuta, Merkelek esan du inork ez diola eskatu kargua uzteko.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Alemania bideoak Angela Merkel Grezia