Politika -

Gobernu berria Nafarroan

Rajoy: 'Nafarroako kontseilari bat EH Bildukoa izatea kezkatzekoa da'

Maria Jose Beaumont Nafarroako Barne eta Justizia kontseilaria izendatu izana “hanka-sartze larri” bat dela uste du Espainiako Gobernuko presidenteak.

Mariano Rajoy Gobernuko presidentea eta Abdelmalek Sellal Aljeriako lehen ministroa. Argazkia: EFE
Mariano Rajoy Gobernuko presidentea eta Abdelmalek Sellal Aljeriako lehen ministroa. Argazkia: EFE
Mariano Rajoy Gobernuko presidentea eta Abdelmalek Sellal Aljeriako lehen ministroa. Argazkia: EFE

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Uxue Barkosen Nafarroako Gobernuak EH Bilduko kontseilari bat izateak ?asko kezkatzen? duela onartu du gaur Mariano Rajoy Gobernuko presidenteak. Rajoyren ahotan, ?hanka-sartze larri? bat da.

Rajoyk eta Abdelmalek Sellal Aljeriako lehen ministroak prentsaurreko bateratua eman dute Moncloa jauregian. EH Bilduko Maria Jose Beaumont Nafarroako Presidentetza, Funtzio Publiko, Justizia eta Barne kontseilaria izendatu izanak kezkatzen ote duen galdetu diote kazetariek Rajoyri.

?Noski kezkatzen gaituela eta ez digu batere konfiantzarik ematen erakundeen arteko harreman on bat izateko orduan, baina guztiz ulergarria da hori. Kezkatzen nau, asko kezkatzen nau eta hanka-sartze larri bat dela uste dut?, adierazi du Exekutiboko buruzagiak.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Gaurko albisteak Nafarroan Espainiako Gobernua argazkiak EH Bildu Araba