Politika -

Dispertsioa salatzeko

Hondartzatan elkarretaratzeak deitu ditu Etxeratek abuztuaren 2rako

Kontxa hondartzan, Deban, Orion, Lekeition, Ondarroan, Mundakan, Ean eta Plentzian egingo dituzte mobilizazioak.

Etxeratek Euskal Herriko hondartzatan kontzentrazioak egingo ditu abuztuaren 2an. Argazkia: EiTB
Etxeratek Euskal Herriko hondartzatan kontzentrazioak egingo ditu abuztuaren 2an. Argazkia: EiTB
Etxeratek Euskal Herriko hondartzatan kontzentrazioak egingo ditu abuztuaren 2an. Argazkia: EiTB

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Etxerat presoen senideen elkarteak Bizkaiko eta Gipuzkoako 8 hondartzatan elkarretaratzeak deitu ditu abuztuaren 2rako sakabanaketa politika eta presoen egoera salatzeko.

Patricia Velez eta Naike Diez Etxerateko bozeramaileek prentsaurrekoa eskaini dute ostiral honetan Donostian, Etxeratek uda garaian Euskal Herriko hondartzatan egin ohi dituen mobilizazioak aurkezteko.

Velezen hitzetan, presoen senide eta lagunek ezin dute "guztiz atseden hartu" opor garaian, eta salatu du senide eta lagunek errepidean izaten dituzten istripuak ezin direla zirkulazio istripu arrunt gisa kontatu "dispertsioak eragindako istripuak direlako".

Elkarretaratzeak ondorengo hondartzatan egingo dituzte: Gipuzkoan, Donostiako Kontxa hondartzan eta Deban eta Orion; Bizkaian, Lekeition, Ondarroan, Mundakan, Ean eta Plentzian. Gipuzkoako hiru elkarretaratzeak eta Lekeitiokoa zein Ondarroakoa eguerdian hasiko dira, Mundakakoa eta Eakoa ordubatean eta Plentziakoa, ostera, arratsaldeko bostetan.

Bestalde, Etxeratek lehiaketa bat abiatu du Instagram sare sozialaren bidez. Hala, sakabanaketa politikaren amaiera aldarrikatuz eta 'Udan ere #DispertsioaSTOP #STOPdispersión'" testua erabiliz argazkiak bidaltzeko deia egin du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Presoak albisteak Hondartzak