Politika -

‘Bonaval Adierazpena’

BNG, EH Bildu eta CUP, herrien erabakitzeko eskubidearen alde

Adierazpenaren “pisu historikoa” goraipatu du EH Bilduk. Prozesuak “jendearen eskuetan” egon eta “kalearen babesa” izan behar duela azaldu du CUPek.

Maite Ubiria (EH Bildu), Xavier Vence (BNG) eta Roger Castellanos (CUP) adierazpenarekin. EFE
Maite Ubiria (EH Bildu), Xavier Vence (BNG) eta Roger Castellanos (CUP) adierazpenarekin. EFE
Maite Ubiria (EH Bildu), Xavier Vence (BNG) eta Roger Castellanos (CUP) adierazpenarekin. EFE

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Bloque Nacionalista Galegok (BNG), EH Bilduk eta Candidatura d'Unitat Popularrek (CUP) herrien erabakitzeko eskubidearen aldeko ‘Bonaval Adierazpena’ sinatu dute goizean, Santiagon.

Maite Ubiria EH Bilduko Nazioarteko Politikaren arduraduna, Roger Castellanos CUPko ordezkaria eta Xavier Vence BNGko bozeramaile nazionala agiriaren sinadura ekitaldian izan dira, Galiziar Ospetsuen Panteoian.

Konpromisoaren “pisu historikoa” goraipatu du Ubiriak. “Euskal Herria, Galizia eta Katalunia” sufritzen ari direnaren aurrean “iraultza demokratiko” bat beharrezkoa dela gaineratu du EH Bilduko ordezkariak.

Bestalde, eliteen esanetara dagoen “eredu sozioekonomikoarekin” bukatzeko unea dela adierazi du Ubiriak.

Akordio parlamentario bat izatera “bakarrik” mugatu ezin daitekeela esan du CUPeko ordezkariak. Prozesuak “jendearen eskuetan” egon eta “kalearen babesa” izan behar duela erantsi du.

Rosalia de Castro eta Castelao bezalako figurei “omenaldia” egin nahi izan die Xavier Vence BNGko buruzagiak; izan ere, Panteoian hobiratu zituzten.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
EH Bildu Araba