Politika -

Euskobarometroa

Quirogak dio herritarrek EAEko PPz duten irudia aldatzeko unea dela

Euskadiko 'popularren' presidenteak azpimarratu du Euskadirako proiektu propioa duela. Bestalde, aitortu du Euskobarometroak bere alderdiari iragartzen dizkion emaitzak ez direla 'aldekoak'.

Arantza Quiroga Euskadiko 'popularren' presidentea. Artxiboko irudia: EFE
Arantza Quiroga Euskadiko 'popularren' presidentea. Artxiboko irudia: EFE
Arantza Quiroga Euskadiko 'popularren' presidentea. Artxiboko irudia: EFE

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Arantza Quiroga Euskadiko 'popularren' presidenteak azpimarratu du Euskadiko PPk Madrilgo delegazio hutsa izateari utzi behar diola. 2015eko ekaineko euskobarometroak 8 eserleku iragartzen dizkio Euskadiko Alderdi Popularrari Eusko Legebiltzarrean, orain baino bi gutxiago.

"Ezin dugu errealitatea ukatu. Begi bistakoa da datuak ez direla gure alderdiaren aldekoak", aitortu du. Ildo horretan, Quirogak adierazi du ez duela ezertarako balio errua kanpoan bilatzea eta emaitzak ustelkeriari eta krisi ekonomikoari egoztea. "Bistan denez, bi alor horiek eragina dute iritzi publikoan, baina haratago doazen hainbat auzi daude", gaineratu du.

Hori guztia dela eta, Arantza Quirogaren esanetan, "ahotsa altxatzeko" garaia iritsi da euskal herritarrek Euskadiko PP Madrilgo delegazio huts gisa ikusteari utz diezaioten.

"EAEko Alderdi Popularrak Euskadirako proiektu propioa du. Pertsonen alderdia da gurea, ez zaigu banderen eta sinboloen eztabaida interesatzen, ezta erabakitzeko eskubidearen edota autodeterminazio eskubidearen inguruko eztabaida ere; pertsonen askatasuna axola zaigu, hiritarrek beren bizitza proiektua inposaketarik gabe garatzeko behar duten askatasuna", azaldu du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Arantza Quiroga berriak Euskadiko PP bideoak