Politika -

28an

Preso gaixoen aldeko manifestazioa Bilbon, Aste Nagusiko egun handian

Estatu espainiarrak eta frantziarrak presoenganako mendekuan oinarritutako "espetxe politika gizagabea" aplikatzen jarraitzen dutela salatu dute deialdian.

Deialdia Bilboko Arriaga plazan egin dute. Irudia: EiTB
Deialdia Bilboko Arriaga plazan egin dute. Irudia: EiTB
Deialdia Bilboko Arriaga plazan egin dute. Irudia: EiTB

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Presoen senideek eta lagunek osatutako talde batek manifestazioa deitu du preso gaixoak hurbiltzea eskatzeko, Bilboko Aste Nagusiko egun handian, hau da, abuztuaren 28an.

Deialdia gaur, astelehena, egin dute Bilboko Arriagako plazan egindako prentsaurreko batean. Bertan, Jone Artola preso baten arreba eta Estibaliz Gorostiaga Pablo Gorostiaga Laudiko alkate ohi (HBren garaian) eta ANk 18/98 sumarioan zigortutako presoaren alaba izan dira.

Biek irakurritako ohar batean Estatu espainiarrak eta frantziarrak presoenganako mendekuan oinarritutako "espetxe politika gizagabea" aplikatzen jarraitzen dutela salatu dute.

Gaixo larri bat preso mantentzea "pertsona horren bizitzarekin jolastea" eta "legez kanpoko jokaera" dela adierazi eta gero, deitzaileek preso gaixoak "euren etxeetara ekar ditzatela, duintasunez arta ditzaten, kartzela barruan ezinezkoa delako" aldarrikatu dute.

Artolak eta Gorostiagak Txus Martin, Joxemi Etxeandia, Ibon Iparragirre, Gorka Fraile eta Txente Askasibar presoak aipatu dituzte. Haien esanetan, gaixotasun "larri eta sendagaitzak baldintza duinetan" artatzea behar dute.

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bilboko Aste Nagusia Bilboko azken albisteak Zer gertatu da Bizkaian? Presoak