Politika -

Euskadiko Udalen Elkartea

Imanol Landa izango da Eudelen presidente berria

Lortu berri duten akordioaren arabera, EAJk 10 ordezkari, PSE-EEk hiru, PPk bat eta talde independenteek beste bat izango dituzte elkartearen exekutiban.

Imanol Landa, Getxoko alkatea. Argazkia: EiTB
Imanol Landa, Getxoko alkatea.
Imanol Landa, Getxoko alkatea. Argazkia: EiTB

agentziak | erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Imanol Landa Getxoko alkatea, EAJkoa, izango da Eudel Euskadiko Udalen Elkarteko presidentea, eta zuzendaritzan egongo dira PSE-EEko, PPko eta hautagaitza independenteetako ordezkariak ere.

EAJko iturrietatik jakitera eman dutenez, EAJk 10 ordezkari, PSE-EEk hiru, PPk bat eta talde independenteek beste bat izatea adostu dute.

Sozialistena izango da lehenengo presidenteordea, eta Jose Antonio Santano Irungo alkateak eutsiko dio postu horri.

Negoziatutako hautagaitza ofizial egingo dute PPk eta talde independenteek euren izenak ematen dituztenean.

EH Bilduk, EAJren atzetik udal ordezkari gehien dituenak, ez du erakundean parte hartuko, aurreko legegintzaldian bezalaxe.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Berriak Politika EAJ-PNV Albisteak Alderdi Popularra EAE albisteak Alderdi politikoak bideoak Euskal sozialistak Eguneko albisteak EUDEL gaur