Politika -

EAJ-REN BARNE PROZESUA

EAJk prozesu bakarrean aukeratuko ditu EBBa eta lurralde-zuzendaritzak

Bestalde, Aitor Esteban (Bizkaia), Joseba Agirretxea (Gipuzkoa), Mikel Legarda (Araba) eta Daniel Innerarity (Nafarroa) izango dira Kongresurako zerrendaburuak hauteskunde orokorretan.

EAJren EBBren bilera. Artxiboko irudia
EAJren EBBren bilera.
EAJren EBBren bilera. Artxiboko irudia

agentziak | erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

EAJren Asanblada Nazionalak datozen hauteskunde orokorretarako zerrendaburuak berretsi ditu, arratsalde honetan egindako ez-ohiko bileran. Hortaz, Bizkaian, Aitor Esteban izango da zerrendaburua; Gipuzkoan, Joseba Agirretxea; Araban, Mikel Legarda; eta Nafarroan, Daniel Innerarity; azken hori Geroa Bairen hautagaitzan aurkeztuko bada ere.

Bestalde, EAJren  Euzkadi Buru Batzarra eta Araba, Bizkaia, Gipuzkoa, Iparralde eta Nafarroako lurralde-zuzendaritzak berritzeko barne-prozesuak aldi berean egitea erabaki du Asanblada Nazionalak.

Orain arte, lehendabizi EBBaren aukeraketa egiten zuten, eta ondoren, bigarren prozesu batean, lurraldeetako zuzendaritzak berritzen zituzten.

2016an Legebiltzarrerako hauteskundeak izango direla eta, hautagaiak ahalik eta azkarren aukeratu nahi dituzte eta, ondorioz, alderdiaren zuzendaritza nagusia eta lurraldeetako exekutiboak berritzeko prozesuk batera egitea erabaki dute.

Horrenbestez, abenduaren 22a eta urtarrilaren 5a bitartean egingo dute EBBko presidentea, zortzi burukideak eta lurraldeetako karguak aukeratzeko lehen itzulia. Bigarren itzulia, berriz, urtarrilaren 14a eta 20a bitartean izango da.

Otsailaren 13an eta 14an egingo dute EBBko presidentea eta zortzi burukideak aukeratzeko Asanblada Nagusia.

Aipatzekoa da asanblada hori Iruñean izango dela, Bilbon izan beharrean. Frankismoaren ostean egindako lehen Asanblada Nagusia Iruñean egin zutela 40 urte beteko direla gogoratzeko erabaki dute Nafarroako hiribruan egitea.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Euzko Alderdi Jeltzalea Espainiako hauteskunde orokorrak gaur Albisteak