Politika -

Javier Marotoren ezkontza

Gasteizko udaletxean ezkontzak larunbatetan izango dira

Javier Marotok esan du "inor ez izorratzeko" ezkondu zela ostiralean, udal legeak debekatu egiten badu ere.

Javier Maroto Gasteizko alkate ohia bere senarrarekin.
Javier Maroto Gasteizko alkate ohia bere senarrarekin.
Javier Maroto Gasteizko alkate ohia bere senarrarekin.

agentziak | erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gorka Urtaran (EAJ) Gasteizko alkateak iragarri duenez, larunbatetan soilik ospatu ahal izango dira ezkontzak udaletxean.

Javier Maroto Gasteizko alkate ohia ostiralean ezkondu zen udaletxean eta horrek kritikak eragin ditu, besteak beste, Hemen Gaude udal-taldearenak.

Gauzak horrela, Urtaranek jakinarazi du zorrotz aplikatuko dutela ezkontzen inguruko araudia eta, ondorioz, ezkontzak larunbatetan izango dira, 12:00etatik 13:30etara eta 18:30etatik 19:30etara. “Ez dut salbuespenik onartuko, arauak berdinak dira guztiontzat eta guztiok bete behar ditugu”, azpimarratu du.

Gasteizko udaletxean 1995etik egiten dira ezkontzak. Epe horretan 147 ezkontza egin dira ordutegi ofizialetik kanpo eta horietako 11 larunbat ez zen beste egun batean ospatu ziren.

Leticia Comeron PPko zinegotziak adierazi du aipatu salbuespenak “inoiz” ez direla albiste izan eta “inork inoiz” ez dituela kritikatu. “Baina orain ezkongaietako bat Javier Maroto izan denez, hautsak harrotu nahi izan ditu alkateak”, salatu du.

Ildo horretan, Comeronek gogora ekarri du Patxi Lazcoz alkate sozialista ohia ere ostiral batean ezkondu zela.

“Orduan ez zuten ezer esan, beste bikote batzuen ezkontzak ahalbidetzeko aukeratu zutelako ostiralean egitea; orain, berriz, EAJ Marotoren ezkontza modu zikinean erabiltzen ari da”, deitoratu du.

Maroto: "Inor ez izorratzeko egin nuen"

Bestalde, Marotok berak azaldu du "inor ez izorratzeko" ezkondu zela ostiral batean, udal araudiak debekatu egiten badu ere. Izan ere, "denek dute ezkontza lasaia izateko eskubidea".

Halaber, Patxi Lazcoz alkate ohia ere ostiral batean ezkondu zela gogorarazi du.

Marotoren hitzetan, bere ezkontzarekin PPk eta Espainiako gizarteak "bidea" egin du homosexualen arteko ezkontzen eztabaida bukatzeko. "Denek eskubide eta askatasun berdinak dituzte", aldarrikatu du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Gasteizko Udala berriak Albisteak Alderdi Popularra Gorka Urtaran bideoak Gasteiz Albisteak