Politika -

Kontrol-saioa

Gehiengo absolutuaren legealdia bukatu da

“Beti gezurretan aritu izana” aurpegiratu dio gaur Pedro Sanchez PSOEko buruzagiak Mariano Rajoy Gobernuko presidenteari. Exekutiboko buruzagiak lorpen ekonomikoen “egiarekin” erantzun dio.

Mariano Rajoy Gobernuko presidentea Diputatuen Kongresuan. Argazkia: EFE
Mariano Rajoy Gobernuko presidentea Diputatuen Kongresuan. Argazkia: EFE
Legealdi hasierako helburuak bete dituela dio Rajoyk

1:28

eitb.eus

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

"Beti gezurretan aritu izana" aurpegiratu dio gaur Pedro Sanchez PSOEko buruzagiak Mariano Rajoy Gobernuko presidenteari. Exekutiboko buruzagiak lorpen ekonomikoen "egiarekin" erantzun dio. Sozialistek urte asko oposizioan jarraitzea Espainiarentzat onena izango litzatekeela ohartarazi du Rajoyk.

Legealdiko azken aurrez aurrekoa izan dute Rajoyk eta Sanchezek Diputatuen Kongresuan. Exekutiboko agintariaren ?gezurrak? adibide bezala jarri ditu PSOEko idazkari nagusiak, 2016ko aurrekontuak sinesgarriak eta zorrotzak ez direla ziurtatzeko.

Jasotako herentzia eskasa berriro gogorarazi du Gobernuko presidenteak, eta baita egoera zuzentzeko martxan jarri behar izan dituen neurriak ere. ?Hori (egoera ekonomiko txarra) guk konpondu dugu beste behin ere?, azpimarratu du.

Rajoyk karguan errepikatuko ez duela iragarri du Sanchezek. Exekutiboko buruzagiak guztientzat gobernatu eta egia beti esan behar duela gogorarazi dio oposizioko ordezkariak presidenteari. Rajoyk arau hori Moncloako jauregira heldu bezain laster ahaztu zuela deitoratu du Sanchezek, guztiz kontrakoa eginez.

Aitor Esteban EAJko bozeramaileak salatu du Espainiako Gobernua "murrizketena, atzeraldiarena eta birzentralizazioarena" izan dela. Gainera, "pedigria" duen beste edozein herrialdetan Gurtel edota Barcenas auziek gobernuburuak kargua uztea ekarriko lukeela gaineratu du.

Jose Luis Centella Izquierda Pluraleko bozeramailearen esanetan, legegintzaldi honetan "atzerapausoak" eman dira herritarren eta lan eskubideen alorretan. Horregatik, hurrengo legealdian PPk "hautsitakoa" konpontzea espero duela nabarmendu du.

10. legealdiaren amaiera

Azken kontrol saioarekin 10. legealdiari amaiera eman dio gaur Diputatuen Kongresuak. Aurrekontuen ingurukoa izan da desegin baino lehen Ganberak onartu duen azken lege garrantzitsua. Senatuko zuzenketak barneratuta, asteartean berretsi zituzten diputatuek behin betiko 2016ko aurrekontuak.

Pedro Sanchez Diputatuen Kongresuan efe

Pedro Sanchez PSOEko idazkari nagusia Diputatuen Kongresuan, azken kontrol saioan. Argazkia: EFE

Inaugurazioak eta balantze ?bikaina?

Mezu positibo batekin esan nahi dio agur Alderdi Popularrak legealdiari. Ekonomiako lorpenak goraipatu nahi ditu PPk, murrizketak, ustelkeria, prekarietatea eta zorra alde batera utzita.

Inaugurazioak egiteko azken eguna, asteartea, Galiziara bueltatzeko aprobetxatu zuen Rajoyk, eta Santiago eta Lugo lotzen dituen A54 autobiako tarte berri bat zabaldu zuen.

Abenduaren 20ko hauteskunde orokorretara begira, balantze ?bikaina? egin nahi du Gobernuak. Horrela, hazkunde ekonomikoa eta lanpostuen sorrera goraipatu ditu Luis de Guindos Ekonomia ministroak.

Europar Batasuneko bigarren langabezia tasarik handiena (% 22) duen herrialdea izaten jarraitzen du Espainiak. Hala ere, Luis Maria Linde Espainiako Bankuko gobernadorea baikor azaldu da, eta Espainiako ekonomiaren ?triangelu bertutetsua? nabarmendu du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Diputatuen Kongresua Espainia bideoak Gaurko azken orduko albistea