Politika -

Hauteskunde orokorrak A20

Rajoyk gaur sinatuko du hauteskunde orokorrak deitzeko dekretua

Dekretua sinatuta, Gorte berriak noiz osatuko diren zehaztuko da; beti ere, bozak izan eta hurrengo 25 egunen barruan.

Mariano Rajoy Espainiako gobernu presidentea. Artxiboko irudia: EiTB
Mariano Rajoy Espainiako gobernu presidentea. Artxiboko irudia: EiTB
Mariano Rajoy Espainiako gobernu presidentea. Artxiboko irudia: EiTB

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Espainiako Ministro Kontseiluak 2015eko hauteskunde orokorrak deitzeko dekretua onartuko du gaur eta, hauteskunde eguna zehazteaz gain (abenduak 20), Gorte berriak noiz osatuko diren ere zehaztuko du; beti ere, bozak izan eta hurrengo 25 egunen barruan.

Ministro Kontseiluak gaurko ezohiko bileran onartuko du dekretua, goizeko hamarretan Mariano Rajoy Espainiako gobernuko presidenteak sinatuko du eta eguerdian legegintzaldiaren balantzea egiteko prentsaurrekoa eskainiko du Rajoyk.

Hauteskunde orokorrak deitzeko errege dekretuak oso garbi utzi behar du dekretua noiz sartuko den indarrean, hots, Espainiako Aldizkari Ofizialean noiz argitaratuko den; izan ere, data horrek -urriak 27, asteartea- hauteskunde egutegia zehaztuko du.

Hauteskundeak noiz egingo diren ere xedatzen du dekretuak, zehazki, argitaratu eta 54 egunera. Beraz, abenduaren 20an izango dira bozak.

Halaber, hauteskunde kanpainaren datak ere zehaztuko dira; kasu honetan, abenduaren 4ko gauerdian hasi eta abenduaren 18ko gauerdian amaituko da.

Bestalde, dekretuak ere zehaztuko du Diputatuen Kongresua eta Senatua noiz osatuko den, diputatuek eta senatariek beren karguan noiz hartuko dituzten eta bi gorteetako presidenteak eta Mahaietako kideak noiz izendatuko diren. Dena den, bozak izan eta 25 egunen barruan egin beharko dira zeregin horiek, beraz, urtarrilaren 15a baino lehen.

Hauteskunde barruti bakoitzean zenbat ordezkari aukeratuko diren ere adierazi behar du Gobernuak, populazioaren arabera zifra hori alda baitaiteke hauteskunde batetik bestera. Guztira, 350 diputatu eta 208 senatari aukeratuko dira.

Errege dekretua argitaratuta, hauteskunde-aldia hasiko da eta hortik aurrera hauteskunde batzordeak abian jarriko dira eta ezingo dira, besteak beste, inaugurazio ekitaldiak egin eta legegintzaldiko "lorpenak" zabaltzeko propaganda kanpainak egin.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Espainako Gobernuaren presidente ohia Espainiako hauteskunde orokorrak Espainiako Gobernua bideoak