Politika -

'Autokritikaren balioak'

'Autokritikak bizikidetzan dauden oztopoak gainditzen lagundu dezake'

Jonan Fernandez Eusko Jaurlaritzako Bake eta Bizikidetza idazkariaren iritzian, iraganaren balorazio kritiko batek etorkizunean egin behar ez dena definitzen lagunduko du.

Jonan Fernandez, Bake eta Bizikidetza
Jonan Fernandez, Bake eta Bizikidetza
Autokritika erreibindikatu du Jonan Fernandezek, bakegintzan gako gisa

1:21

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Jonan Fernandez Eusko Jaurlaritzako Bake eta Bizikidetza idazkariaren ustez, iraganaren autokritika egiteak "bizikidetza trabatuta dituen korapilo batzuk askatzen lagundu dezake".

Gaur Donostiako San Telmo museoan egiten ari diren 'Autokritikaren balioak' izeneko jardunaldien hasiera ekitaldian izan da Fernandez, Juan Maria Uriarte Donostiako gotzainarekin eta Garmen Gisasola ETAko preso ohiarekin batera. Autokritikaren garrantzia azpimarratu du hitzaldian Bake eta Bizikidetza idazkariak eta jardunaldi hauek "gaur egunari zein etorkizunari konfiantzaz begiratzen lagun dezakete, iragana modu kritikoan eta partekatuan baloratuta".

"Zuzendu programak eta jardunaldi hauek argi utzi nahi dute ideia bat: iraganaren autokritika egiteak bizikidetza trabatuta dituen korapilo batzuk askatzen lagundu dezake", erantsi du.

Fernandezen aburuz, "zuzenketa da iraganeko akats bati zintzotasunez aurre egiteko tresna. Gizabanakoak eskura duen boterea da zuzenketa, eta hain justu, zuzenketaren oinarrian dago autokritika, egindakoen azterketa kritikoa".

Bake eta Bizikidetza idazkariak jardunaldietan nabarmendu duenez, "gizarte honek, gaur egungo errealitate pertsonal, sozial eta politikoak ez ditu zuzenketa eta autokritika nahi beste eta behar bezala ulertu eta balioetsi. Jardunaldi hauetan autokritikaren balioak goraipatu eta normalizatu nahi ditugu", azpimarratu du.

Lau esparru

Jaurlaritzaren Bake eta Bizikidetza idazkariaren esanetan, euskal auzian lau eremu daude gutxienez autokritikaren bidez landu beharrekoak: "aurrenekoa, ETAren indarkeria litzateke, ETA politiko militarrarena eta talde antikapitalista eta tankerakoena".

Bigarrena eremua "sufrimenduaren sozializazio estrategiari dagokio, kale borrokari, eta indarkeriaren ondorioz, mehatxatutako, estortsionatutako eta bizkartzainez babestutako milaka lagunen errealitateari". Hirugarren esparrua "Estatuak egindako indarkeriari eta poliziaren, kartzelako edo zigor arloko boterearen gehiegikeriari" dagokio.

Laugarren alorra "terrorismoaren biktimena da, ETArenak, GALenak, Batallon Vasco Español edo tankerakoenak", erantsi du.

Euskadin izan den indarkeriazko iraganari dagokionez, Fernandezek uste du gizarteak "balioen desordenan" parte hartu duela, eta beraz, "beharrezkoa dela gogoeta autokritiko" bat egitea, etorkizunera begira ikasteko eta "gehiago egin behar ez" dena definitzeko.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Berriak Politika Eusko Jaurlaritza berriak Euskal Autonomia Erkidegoa Euskadi Ta Askatasuna albisteak Eguneko albisteak Gaurko azken ordukoa Terrorismoaren Biktimak GAL