Politika -

Presoak Euskadira ekartzea

Estatuaren jarrera 'zitala' dela dio Sortuk

Horrela iritzi dio Audientzia Nazionalak ETAko 19 preso Euskadira hurbiltzeari uko egiteko erabakiari.

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Sortuko bozeramaile Pernando Barrenak Estatuari leporatu dio gaur euskal gatazka betikotzeko helburu zitala duela, baita balizko konponketa boikotatu eta atzeratzekoa ere.

Hitz horiekin egin dio erreferentzia Barrenak Audientzia Nazionalak Carlos Trenor ETAko presoak Euskadiko espetxeetara lekualdatzeko eskaera ukatu izanari. Erabaki horrek Espainiako hainbat presondegitan dauden beste 18 presori ere eragiten die, eskaerak ukatuko baitizkiete.

Ezker abertzaleko buruzagiak baieztatu duenez, "iragarrita zegoen ezezkoa" zen, eta horrek adierazten du justizia-administrazioak euskal gatazkaren "konponbidea itoarazi nahi duen Gobernu baten aginduen esanetara funtzionatzen duela".

Bere esanetan, jarrera horren aurrean ETAko presoen kolektiboa "mugitu egiten da eta bakearen aldeko ekimen konstruktiboak egiten ditu".

Barrenak Espainiako Gonbernuari ere eskatu dio aldera batera utz dezala presoen dispertsio-politika "legez kontrakoa delako, presoen eta euren familien artean konpon ezinezko kalteak eragiten dituelako eta gizartearen gehiengoak horrela eskatzen duelako".

Horrez gain, bere aburuz, "zenbat eta garatuago egon Euskal Herriko independentziaren aldeko prozesua, are eta hurbilago egongo dira preso guztiak".

“Prozesuak aurre egin dezan nahi duten sektore guztien parte hartzea bilatuko dugu, eta egungo kartzela-politika jasangaitza izan dadila lortuko dugu PPren egungo Espainiako gobernuarentzat. Irmotasunez eta iraunkortasunez", gaineratu du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika Sortu Presoak albisteak ETA gaur Albisteak