Politika -

Bilera Rajoyrekin

Kataluniako independentziaren aurkako frontea errefusatu du Iglesiasek

Katalunian erreferendum bat deitzea defendatu du Podemoseko buruak, Mariano Rajoyrekin egindako bileran.

Pablo Iglesias eta Mariano Rajoy, Moncloan bilduta. EFE
Pablo Iglesias eta Mariano Rajoy, Moncloan bilduta. EFE
Albert Riverarekin eta Pablo Iglesiasekin bildu da Rajoy

2:43

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Pablo Iglesias Podemoseko idazkari nagusiak errefusatu egin du Espainiako Gobernuak, PSOEk eta Ciudadanosek Kataluniaren independentziaren aurka sortutako frontearekin bat egitea.

Halaber, Katalunian erreferendum bat egitea eta lurralde hori nazio gisa aitortzeko erreforma konstituzional bat abiatzea proposatu du.

Iglesias Mariano Rajoy Espainiako Gobernuko presidentearekin batzartu da gaur, Moncloa Jauregian, Kataluniako prozesu independentistari aurre egiteko xedez agintariak hasitako bilera-sortaren baitan.

Bileraren ostean egindako prentsaurreko batean, Podemoseko buruak "bunker batean sartu izana" eta "immobilismoaren aliatuak" izatea egotzi die PPri, PSOEri eta Ciudadanosi. Gainera, Kataluniako Estatutuaren aurka sinadurak bildu izana leporatu dio Rajoyri.

Bestalde, Espainiako Gobernuak Auzitegi Konstituzionala "erabiltzea" ere kritikatu du.

Rajoy: "Denok ados gaude: Espainiaren batasuna mantendu behar da"

Bere aldetik, Mariano Rajoyk bere gain hartu du Kataluniako prozesu independentistaren aurkako erantzunaren "lidergoa". Horregatik, Estatuaren zerbitzuengan "konfiantza" izateko eta eztabaida "antzuak" alboratzeko deia egin die alderdi unionistei, ados baitaude "funtsezko" kontuan: Espainiaren batasuna.

Espainiako gobernuburua "pozik" agertu da bileren emaitzekin, eta "denek" prozesu kataluniarra "larria" dela ulertu dutela adierazi du.

Ciudadanosek Espainiaren aldeko Itun bat proposatu duela eta, Rajoyk esan du ez lukeela "arazorik" izango hura sinatzeko, baina "funtsezko" kontuan akordioa "jada eginda" dagoela zehaztu du. Izan ere, "denok ados gaude: Espainiaren batasuna mantendu behar da eta legeak bete egin behar dira".

Riverak babesa agertu dio Rajoyri, "legea betearazteko"

Azkenik, Albert Riverak babesa agertu dio Mariano Rajoyri, Katalunian "legea betearazteko".

Une "delikatu honetan" Ciudadanosek Espainiako Gobernua babestea "garrantzitsua" dela esan du Riverak, eta Espainaren aldeko itun bat eskaini dio agintariari. Gobernuburua "edukiarekin ados" dagoela eta testua aztertuko egingo duela esan du Ciudadanoseko buruak.

Konstituzioaren 155. artikuluari dagokionez (autonomia bat bertan behera uztea ahalbidetzen duena), hura ezarri baino lehenago "mekanismo guztiak" martxan jarri behar direla adierazi du Riverak.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Katalunia Politika Espainako Gobernuaren presidente ohia Unidas Podemoseko buru ohia Albisteak Kataluniako hauteskundeak