Politika -

Adierazpena

Euskal legelariek ETAko presoen 'eskubideen errespetua' eskatu dute

"Egungo ohiko legedia errespetatuko lukeen kartzela politika ezartzeak bake eskenatokia lortzen" lagunduko lukeela uste dute.

Legelari taldearen agerraldia. Argazkia: EITB
Legelari taldearen agerraldia. Argazkia: EITB

AGENCIAS | REDACCIÓN

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Hamabi euskal legelarik osatutako talde batek ETAko presoen "oinarrizko eskubideen errespetua" eskatu dute, Espainiako eta Frantziako botere publiko eta judizialek "sistematikoki" urratzen dizkietela uste baitute.

Juan Mari Vidarte 80ko hamarkadan Bizkaizko Abokatuen Kolegioko dekano ohia buru duen talde horrek adierazpen bat sinatu du datorren urtarrilaren 9an, Sarek deituta, Bilbon egingo den manifestazioari babesa adierazteko.

Vidartek Joseba Azkarraga Justizia sailburu ohi eta Sareren sustatzaileetako batekin eman du prentsaurrekoa, adierazpenaren berri emateko.

Adierazpenak errefusatu egiten du guztiz asteburuan Bizkaibusen kontra izandako erasoa, baina kritikatu egiten du Espainiako eta Frantziako agintari politiko eta judizialek Estrasburgoko Giza Eskubideen Auzitegiaren ebazpenak "saihesten saiatzea" kartzela-zigorra etxetik gertu betetzeari eta EBko beste estatu batzuetan betetako kartzela urteak kentzeari dagokionez.

Legelarien arabera, "ohiko legediaren kartzela politika ezartzeak bake eskenatokia, euskal gizarteak hainbestetan eskatu duena, lortzen lagun dezake".

Joseba Azkarragak esperantza agertu du "datozen hauteskunde orokorren ondoren Gobernu aldaketa badago, kartzela politikarekiko jarrera aldaketa bat izan litekeela".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Presoak argazkiak Albisteak