Politika -

Abenduak 3

Batasunaren, EHAKren eta ANVren aurkako epaiketa, berriz atzeratuta

Ezker abertzalearen kontrako azken epaiketaren lehen saioa datorren astelehenean egin behar zuten. Epaiketa iragan urtarrilean hastekoa zen, baina atzerapen mordoa izan ditu dagoeneko.

Artxiboko irudia: EiTB
Artxiboko irudia: EiTB
Artxiboko irudia: EiTB

eitb.eus

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Batasuna zenaren zuzendaritzaren aurkako makroepaiketa beste behin ere atzeratu dute. Hain zuzen ere, abenduaren 3ra arte atzeratu dute, Radio Euskadik jakitera eman duenez.

Ezker abertzalearen kontrako azken epaiketaren lehen saioa datorren astelehenean egin behar zuten. Epaiketa iragan urtarrilean hastekoa zen, baina atzerapen mordoa izan ditu dagoeneko. Seguran (Gipuzkoa), 2006an, egindako sarekada da auziaren oinarri nagusia.

Ahozko saioak urtarrilean hasi behar zuen, baina Auzitegi Nazionalean epaiketa hasi baino ordu batzuk lehenago, euskal presoen abokatuen aurkako operazioa egin zuen Guardia Zibilak. Tartean, epaiketa horretan parte hartu behar zuten abokatuak atxilotu zituzten. Ondorioz, auzia atzeratu zuten. Ondoren, abokaturen baten aldaketak beste atzerapen bat ekarri zuen.

Batasuna, EHAK eta ANVren zuzendaritzen aurkako epaiketan, 35 auzipetu daude, erakunde terroristako kide izatea egotzita; besteak beste, Pernando Barrena eta Juan Jose Petrikorena ezker abertzaleko buruzagi historikoak.

Barrena eta Petrikorenaz gain, Karmele Berasategi eta Nekane Erauskin EHAK-ko legebiltzarkide ohiak daude akusaturik, eta baita Ino Galparsoro (ANV) Arrasateko alkate ohia ere. Gainerako auziperatuak hauexek dira: Juan Carlos Ramos, Jesus Maria Agirre, Eusebio Lasa, Joana Regueiro, Angel Maria Elkano, Asier Imaz, Mikel Garaiondo, Marije Fullaondo, Tomasa Alejandre, Haizpea Abrisketa, Arantza Santesteban, Karmele Aierbe, Jon Kepa Garay, Mikel Etxaburu, Aner Petralanda, Francisco Javier Urrutia, Mikel Gotzon Zubimendi, Nuria Alzugarai, Egoitz Apaolaza, Gorka Murillo, Ignacio Oralde, Iñigo Balda, Gorka Diaz Martin, Maite Fernandez Labastida, Aitor Aranzabal, Joseba Zinkunegi, Alazne Arozena, Peio Xabier Galvez, Anton Gomez Lorente eta Aurore Martin.

Hasier Arraiz Sortuko presidentea ere inputaturik dago, baina EAEko Justizia Auzitegi Nagusian epaitu behar dute legebiltzarkidea delako.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Auzitegi Nazionala berriak