Politika -

Medikumentuen Legea

Koordainketaren kontrako helegitea aztertuko du Konstituzionalak

Jaurlaritzak konstituzio-kontrakotasuneko errekurtso aurkeztu zuen koordainketa jasotzen zuen Legeak Estatutua urratzen zuelakoan.

Koordainketa
Koordainketa
Koordainketa

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Botiken koordainketa arautzen zuen Legearen kontra Eusko Jaurlaritzak aurkeztutako konstituzio-kontrakotasuneko errekurtsoa tramitera onartu du auzitegi honek. Zehazki, Medikamentuen eta osasuneko produktuen erabilera arrazionala bermatzeko Legea arautzen duen dekretuko 102 artikuluaren aurka egin zuen Jaurlaritzak, Gernikako Estatutua urratzen zuela ulertuta.

Erabakia Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu dute gaur. Joan den urriaren 6an, Lege horren artikulu jakin hori errekurritzea erabaki zuen Eusko Jaurlaritzak gobernu bileran. Farmazia-anbulatoriaren prestazioaren onuradunei aplikatu beharreko zenbateko eta salbuespenei dagokiena, alegia.

Aupatutako honez gain, beste hiru eskumen talka aztertzen ari da Konstituzionala:

Lehenengoa Jaurlaritzak jarritako konstituzio-kontrakotasuneko beste errekurtso bat da. Osasun Sistema Nazionalaren iraunkortasuna bermatzeko eta sistemaren prestazioen kalitatea eta segurtasuna hobetzeko premiazko neurriei buruzko dekretu bati dagokio.

Bigarrena, Estatuak EAEko eremuan aurkeztutako eskumen-gatazka positibo bat da. 2012ko Osasun Sistema Nazionaleko osasun-prestazioak emateko araubideari buruzko dekretuaren kontra jarritakoa.

Hirugarrenari dagokionez, Jaurlaritzak aurkeztutako eskumen-gatazka positibo bat da. Funts publikoen kargura eta Osasun Sistema Nazionalaren bidez Espainian osasun-laguntza jasotzeko asegurudun eta onuradun izatea arautzen duen dekretuaren kontra egin zuen Urkulluren gobernuak.

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Berriak Politika Eusko Jaurlaritza berriak Espainiako Gobernua Gaurko titularrak Gaurko azken ordukoa Auzitegi Konstituzionala Sendagaiak Farmazien albisteak