Politika -

Katalunia

Zer egin dezake Konstituzionalak bere agindua betetzen ez badute?

Ebazpen independentista bertan behera uzteko erabakia bete ezean, beren zereginetatik kendu eta desobedientzia delitua leporatu dakiekeela ohartarazi die Konstituzionalak Kataluniako 21 goi-karguduni.

Kataluniako 21 karguak. Argazkia: EFE
Kataluniako 21 karguak. Argazkia: EFE
Kataluniako 21 karguak. Argazkia: EFE

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Bere erabakiak betetzen direla bermatzeko mekanismo-sorta bat du Auzitegi Konstituzionalak, Espainiako Gobernuak legealdi honetan onartutako azken erreformaren ondoren. Lege Organikoa aldatu dutenetik, isunak jar ditzake, eta baita kargudun publiko lege-hausleak euren zereginetatik kendu ere.

Kataluniako 21 goi-karguduni, tartean Artur Masi eta Carme Forcadelli, ohartarazi die adierazpen independentista bertan behera uzteko ebazpena bete ezean beren zereginetatik kendu eta desobedientzia delitua leporatu dakiekeela.

Azken erreforma egin ostean, Auzitegi Konstituzionalak neurri hauek har ditzake:

- Bere erabakiak betetzen direla bermatu, agindua nork bete behar duen zehaztu, eta horretarako beharrezko neurriak zerrendatu ditzake.

- Konstituzionalaren erabakien kontrakoak diren ebazpenak baliogabe utz ditzake.

- Edozein buruzagi edo langile publikori bere ebazpenen berri eman diezaioke.

- Edozein administrazio eta botere publikotako epaile eta auzitegiei laguntza eska diezaieke. Horiek laguntza premiaz eman beharko diote, Auzitegi Konstituzionalak lehentasuna baitu.

- Ebazpena betetzen ez dela baieztatzen baldin bada, erakunde, buruzagi, langile publiko edo partikular bati txosten bat eska diezaioke.

- Txostena jaso edo ezarritako epea bukatu ondoren, ebazpena bete gabe jarraitzen baldin badute, lau aukera ditu Konstituzionalak:

a) Ebazpenak betetzen ez dituzten buruzagi, langile publiko edo partikularrei 3.000-30.000 euroko isuna ezar diezaieke, eta isuna errepikatzeko aukera du, agindua bete arte.

b) Erabakia bete ez duen Administrazioko langile publiko edo agintariak bere zereginetatik ken dezake.

c) Ebazpenak beste bide batetik betearaz dezake. Kasu horretan, Auzitegiak Gobernuari lankidetza eska diezioke, ebazpenak betetzen direla ziurtatzeko beharrezko neurriak har ditzan.

d) Kaltedunen testigantza jaso ditzake, dagokion erantzukizun penala eskatzeko.

- ?Garrantzi handiko? gaiak direnean, ofizioz edo Gobernuak eskatuta, beharrezko neurriak adostu ditzake, erabakiak betetzen direla ziurtatzeko, aldeei entzun gabe.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Katalunia gaur Artur Mas bideoak