Politika -

Katalunia

Masen inbestidura, ez aurrera ez atzera: Eta orain, zer?

Alderdi politikoek urtarrilaren 9 arteko epea dute akordioa adosteko. Lortu ezean, berriz ere deitu beharko lituzkete hauteskundeak.

Artur Mas Generalitateko jarduneko presidentea. EFE
Artur Mas Generalitateko jarduneko presidentea. EFE
Artur Mas Generalitateko jarduneko presidentea. EFE

eitb.eus

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Artur Mas Kataluniako Generalitateko jarduneko presidentea bi inbestidura bozketaren ostean hautatua izatea lortu ez duen lehen hautagaia da.

Orain, Carme Forcadell Parlamentuko presidenteak bilera-sorta abiatuko du buruzagi parlamentarioekin, eta beste hautagai bat proposatu beharko du. Mas izan daiteke berriro (Junts Pel Si koalizioak eta CUPek akordioa lortzen badute) edo beste norbait.

Horren ildotik, CUPk Eztabaida Nazionala deitu hilaren 29rako, militanteek hemendik aurrera zer egin erabaki dezaten.

Bilera horretan, alderdi independentistako buruek JxSrekin egindako negoziazioen berri emango diete militanteei, eta orain eman daitezkeen testuinguruak azalduko dituzte.

Presidentea izendatzeko azken eguna urtarrilaren 9a da. Ordurako akordiorik ez badago, desegin beharko dute Parlamentua, eta berriz ere hauteskundeak deitu. Martxoan egingo lituzkete.

Gainera, ezin ahaztu abenduaren 20an Espainiako hauteskunde orokorrak egingo dituztela, eta balitekeela Gobernua aldatzea. Horrek eragina izango luke Estatuaren estrategian, kataluniar prozesuaren aurrean.

Hori bai, kontuan hartu behar da Kataluniako presidentea izendatzeko azken eguna (urtarrilak 9) Diputatuen Kongresua osatzeko eguna (urtarrilak 14) baino lehenago etorriko dela. Horregatik, alderdi kataluniarrek Espainiako Gobernuko hurrengo presidentea nor izango den jakin gabe lortu beharko dute akordioa.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Katalunia Politika albisteak Kataluniako Hauteskundeak gaur Artur Mas argazkiak