Politika -

Auzitegi Nazionala

Goñi Narvaezen kontrako epaiketa, Torremolinosko atentatuagatik

109 urteko kartzela-zigorra eskatzen dute horrentzat, Malagako hiri horretan dagoen Guardia Zibilaren kuartelaren kontrako erasoagatik.

Auzitegi Nazionalaren egoitza, Madrilen. Argazkia: EiTB
Auzitegi Nazionalaren egoitza, Madrilen.
Auzitegi Nazionalaren egoitza, Madrilen. Argazkia: EiTB

agentziak | erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Auzitegi Nazionalak Juan Jesus Narvaez Goñi ETAko kidea epaituko du gaur, eta Fiskaltzak 109 urteko kartzela-zigorra jartzeko eskatuko du, 1991ko apirilaren 16an, Jose Luis Urrusolo Sistiagarekin batera, Torremolinosko (Malaga) Guardia Zibilaren kontrako atentatua egitea egotzita. Lau pertsona zauritu ziren eraso hartan.

Jesus Alonso fiskalak lau hilketa saiakera, kalte terroristak eragitea eta matrikulak faltsutzea egozten dizkio.

Ministerio Publikoak Madrid taldeko kide izatea egozten dio Narvaez Goñiri, eta Katalunia eta Andaluzia arteko kostaldean izandako atentatuen ardura izatea.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Auzitegi Nazionala berriak Presoak albisteak ETA Gaurko azken ordukoa