Politika -

Elkarrizketa Radio Euskadin

Maurak dio Iglesiasek erabakitzeko eskubidea planteatuko diola Rajoyri

Honako beste hauek ere mahaigaineratuko omen dizkio omen datorren asteleheneko bileran: gizarte eskubideak sendotzea, Kataluniarentzat irtenbide 'demokratikoa' egotea eta Hauteskunde Legea aldatzea.

'Konstituzioak erabakitzeko eskubidea jaso dezan eskatuko diogu'

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Eduardo Maurak, Podemos alderdiko Bizkaiko diputatu hautatu berriak, Radio Euskadin eskainitako elkarrizketa batean baieztatu duenez, bere alderdiko idazkari nagusi Pablo Iglesiasek datorren astelehenean Mariano Rajoyrekin izango duen bileran honako hau mahaigaineratuko dio Gobernuko jarduneko presidenteari: hauteskunde orokorren emaitzak ezagutu ostean alderdiak prentsaurrekoan azaldu duen "gauza bera".

"Uste dugu zentzuzko akordioak direla, kanpainako agendaren parte izan direnak hein handi batean, eta, gutxienez, datozen lau urteetako nondik norakoen ardatzean egon behar direnak. Hau da, Estatu-akordioak, eta horiek dira, besteak beste: gizarte eskubideak sendotzea, erabakitzeko eskubidea Konstituzioan jasota geratzea (Kataluniako Gobernuak une honetan bizi duen blokeo-egoerari konponbide demokratikoa eta ordenatua emateko), eta Hauteskunde Legea moldatzea".

Podemoseko ordezkariak ziurtatu duenaren arabera, bere alderdian politika egiteko eredua aldatzearen aldeko joera dago, baita hurrengo lau urteetan garatu nahi dituzten politiken edukiak aldatzekoa ere.

Hori dela eta, ez die horrenbeste axola nork gauzatuko dituen politika horiek, ezta nor izango den gobernatuko duena ere, izenei, abizenei edota alderdiei dagokienez.

"Arduratzen gaituena politika zehatzak dira. Argi dago PP ez dago hor beharrezkotzat jotzen ditugun politika horiek gauzatzeko; hortaz, ahal dugun guztia egingo dugu PPk goberna ez dezan, baina hortik eta haratago benetan inporta zaiguna bide-orria da", gaineratu du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Katalunia Berriak Politika Rajoy berriak Espainiako hauteskunde orokorrak gaur Pablo Iglesias albisteak Gaurko azken ordukoa Podemos