Politika -

Hauteskundeen emaitzak

EAJk gobernagarritasunean parte hartuko du 'eskubideak aitortuz gero'

Ortuzarrek ohartarazi duenez, beste hauteskunde batzuk deitzea 'porrot izugarria litzateke eta herritarren erantzuna antzeman ezina'.

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Andoni Ortuzar EAJko EBBko presidenteak adierazi du alderdi jeltzalea Espainiako Estatuko gobernagarritasunean inplikatuko dela, "euskaldunen eskubideak aitortzen badira".

Hori dela eta, "Euskadiren aitorpen nazionala", aldebikotasuna, estatus berria eta Kontzertu Ekonomikoaren aurkako "eraso izpirik" ez izatea eskatu ditu. Gainera, ziurtatu du EAJk ez duela "txeke zuririk" emango.

Ortuzarrek esan du Espainian berriro ere hauteskunde orokorrak egitea "porrot izugarria" izango litzatekeela. Halaber, Felipe VI.ak "bitartekaritza eta arbitraje" lana egitearen alde agertu da.

Ortuzarrek gogorarazi du EAJk beste estatu eredu bat nahi duela eta, PPk ziurtatu duen moduan, aldaketari ezetza ematen badio, ez dela akordiorako aukerarik izango alderdi jeltzalearekin.

Jeltzaleen buruak adierazi du ez dutela aurretiazko betorik planteatzen ustezko akordioen gainean, guztiekin hitz egiteko prest daudelako. "Hala egingo dugu. Hots egiten digun orori baiezko erantzuna emango dio EAJk mahai baten inguruan esertzeko", baieztatu du.

Dena dela, gerora hausnartuko dute zer programaren inguruan lortu nahi den akordioa, zeren EAJk "ez du txeke zuririk emango".

"Oso kanpaina gardena egin dugu, eta bertan garbi geratu dira zein diren EAJren akordio, parte-hartze edo konpromiso batek izan beharko lituzkeen ardatzak: Euskadiren aitorpen nazionala; esparru juridiko-politikoa aldatzea, Euskadik estatus berria izan dezan; Euskadiren autogobernuarekiko, aldebikotasunarekiko errespetua eta Kontzertu Ekonomikoak ez dezala inongo eraso izpirik jaso", adierazi du.

Bere aburuz, "horretaz guztiaz hitz egin ahal izan beharko litzateke"; gainera, esan duenez, "hori ez da maximoen proposamen bat". "Mahai gainean dauden gaien inguruko proposamena da. Gero ikusi beharko genuke bakoitzak zein formulazio izango zukeen, baina oraindik ez dugu inoren erantzunik jaso; ziur asko edozein konbinaziorako behar diren azken sei diputatuak ematen ditugulako", azaldu du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika albisteak PNV-EAJ Andoni Ortuzar bideoak Espainiako hauteskunde orokorrak gaur Espainiako Gobernua argazkiak Eguneko albisteak