Politika -

Auzitegi Nazionala

Atzeratu dute Carrero Blancori iseka egin zion txiolariaren epaiketa

Irene Villari eta Miguel Angel Blancori buruzko txiste “irangarriak ”ere  egiteagatik epaituko dute emakume valentziarra.

agentziak | erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Auzitegi Nazionalak ostiralera atzeratu du terrorismoa goratzea eta biktimak umiliatzea egotzita gaur hasi behar zuen epaiketa. Ustez, gazteak txiste "iraingarriak" egin ditu Twitter sare sozialaren bidez Irene Villaren, Miguel Angel Blancoren eta Luis Carrero Blancoren kontura.

24 urteko emakumeari bi urteko kartzela-zigorra eta zortzi urteko gaitasungabetzea ezartzea eskatzen du Fiskaltzak, PPko zinegotziaren memoria laidotzeagatik, Irene Villa iraintzeagatik eta ETAko kideen jarduerak goratzeagatik.

Gazteak 'Madame guillotine' ezizena erabiltzen du sare sozialetan, eta hau idatzi zuen Carrero Blancoren inguruan: "Voló voló Carrero voló y hasta las nubes llegó. Ay Carrero el primer astronauta español".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Auzitegi Nazionala Twitterreko albisteak Euskadi Ta Askatasuna albisteak Epaiketak albisteak Eguneko albisteak