Politika -

AUZITEGI NAZIONALA

Arri Pascual FNACen kontra izandako atentatuagatik epaituko dute

Udaltzain bat hil zen 1995ean Madrilen bonba-autoz egindako atentatu hartan. Fiskalak 593 urteko kartzela-zigorra eskatzen du auzipetuarentzat.

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Alvaro Juan Arri Pascual ETAko kidea epaituko dute Auzitegi Nazionalean, 1995ean Madrilen FNAC zentroaren kontra izandako atentatuagatik. Juan Rebollo udaltzaina hil zen bonba-autoz egindako atentatuan. Fiskalak 593 urteko espetxe-zigorra eskatzen du auzipetuarentzat.

Gaur hasi eta asteazkenera arte egingo da epaiketa Auzitegi Nazionaleko Zigor Aretoan.

Aurretiazko ondorioen txostenean Dolores Delgado fiskalak jaso duenez, auzipetuak, ETAko beste kide batzuekin batera, prestatu zuen FNACen aurkako erasoa, "Madrilgo interes ekonomikoen kontra egiteko helburuarekin, batez ere, Frantziako interesak jomugan jarrita". "ETAko zuzendaritzak ezarritako helburua ahalik eta heriotza gehien eragitea zen", fiskalaren arabera.

ETAk bere gain hartu zuen atentatua, Egin egunkarira igorritako agiri baten bidez. Horren helburua Frantziako kapitala zuen merkataritza zentroaren kontra egitea zela esan zuen talde armatuak.

Arri Pascual 1995eko azaroan atxilotu zuten, Frantzian, eta 208 urteko espetxe-zigorra ezarri zioten, 1994an egindako beste atentatu batengatik; orduko hartan, hiru pertsona hil ziren.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Auzitegi Nazionala Epaiketak Eguneko albisteak Gaurko azken ordukoa