Politika -

Biografia

Muriel Casals, Kataluniako soberanismoaren eta kulturaren erreferente

Òmnium Culturaleko presidente izan zen 2010etik 2015era bitartean, harik eta 2015eko irailaren 27ko hauteskundeetara aurkeztea erabaki zuen arte.

Muriel Casals. Argazkia: Junts pel Sí.
Muriel Casals. Argazkia: Junts pel Sí.
Muriel Casals. Argazkia: Junts pel Sí.

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Erbestean, Frantziako Avgninon hirian 1945eko apirilaren 6an jaioa, Kataluniako ezkerrari lotua egon zen betidanik eta PSUC eta ICV alderdietako militante izan zen. 2015eko irailaren 27ko hauteskundeetan Junts pel Sí (JxSí) zerrenda bateratuan hirugarren tokian aurkeztu zen, gizarte zibileko ordezkari adierazgarri gisa.

2008an Omnium Culturaleko zuzendaritzan sartu zen eta 2010etik 2015era bitartean, ostera, bertako presidente izan zen.

Òmnium Culturaleko presidente zela, mugimendu soberanistaren erreferenteetako eta aurpegi ezagunetako bat bilakatu zen, Carme Forcadell ANC Kataluniako Biltzar Nazionaleko presidente ohiarekin batera.

Espainiako Auzitegi Konstituzionalak Kataluniako Estatutuaren kontra emandako epaiaren harira, 2010eko uztailaren 10ean egin zen manifestazioaren bultzatzaileetako bat izan zen; askorentzat mugimendu independentistaren gorakadaren abiapuntua izan zena.

Òmnium Culturaleko presidente izan zen 2010etik 2015era bitartean, harik eta 2015eko irailaren 27ko hauteskundeetara aurkeztea erabaki zuen arte; izan ere, Junts pel Sí zerrenda bateratuko hirugarrena izan zen, Artur Masen eta Oriol Junquerasen aurretik.

Kataluniako Parlamentuko diputatu gisa, prozesu eratzailearen ikerketari buruzko batzordea gidatzeko hautagaietako bat zen. Ez dute martxan jarri oraindik aipaturiko batzordeak, eta Espainiako Auzitegi Konstituzionalak haren sorrerari buruzko iritzia emango du.

Ekonomian lizentziatua eta doktorea, Bartzelonako Unibertsitate Autonomoko Ekonomia eta Ekonomiaren Historia saileko irakaslea eta Lankidetza eta Nazioarteko Harremanen departamenduko errektoreordea izan zen.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Katalunia Kataluniako erreferenduma Kataluniako hauteskundeak