Politika -

Bisita

Jesus Eguigurenek Arnaldo Otegiri bisita egin dio Logroñoko kartzelan

Arnaldo Otegi martxoaren 1ean aterako da espetxetik.

Jesus Egiguren. Artxiboko irudia: EiTB
Jesus Egiguren. Artxiboko irudia: EiTB
Jesus Egiguren. Artxiboko irudia: EiTB

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Jesus Eguiguren PSE-EEko presidenteak Arnaldo Otegiri bisita egin dio Logroñoko kartzelan. 2009az geroztik Errioxako hiriburuan espetxeratuta dago Bateragune auziagatik.

Otegik Twitterren duen kontuan eman du bisita horren berri: "Gaur Jesus Eguigurenen bisita jaso dut Logroñoko espetxean".

Gaurkoa ez da Eguigurenek Otegiri egiten dion lehendabiziko bisita; izan ere, 2013an ere egin zion bisita, biek Bakearen Gernika Saria jaso eta gutxira.

Arnaldo Otegi martxoaren 1ean aterako da espetxetik.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Arnaldo Otegi berriak Politika PSE-EE albisteak Eguneko albisteak Eguneko albisteak Logroño azken ordukoa