Politika -

Auzitegi Nazionala

Zapataren kontrako auzia artxibatzea eskatu du Fiskaltzak

Ministerio Publikoaren ustez, Ahora Madrideko zinegotziak ez zuen biktimak iraintzeko asmorik Irene Villaren inguruan botatako txioan.

Guillermo Zapata, Ahora Madrideko zinegotzia
Guillermo Zapata, Ahora Madrideko zinegotzia
Guillermo Zapata, Ahora Madrideko zinegotzia

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Irene Villaren inguruan 2011n botatako txio batengatik Guillermo Zapata Ahora Madrideko zinegotziaren kontra abiatutako auzia artxibatzea eskatu du gaur Auzitegi Nazionaleko Fiskaltzak.

Fiskaltzaren ustez, txioak ez zuen terrorismoaren biktimak iraintzeko asmorik. Gaur kaleratutako idatzian auzia artxibatzea eskatu du Vicente Gonzalez Mota fiskalak: "Ezin daiteke esan txio hori erakunde terroristaren aldekoa, ETAko kideak goratzekoa edo biktimei min egitekoa zenik", argudiatu du. @casiopeaexpress kontutik honako txioa bota zuen Zapatak 2011ko urtarrilaren 31ean: "Alcasserreko haurren hilerria itxi behar izan dute Irene Villa ordezko piezen bila joan ez dadin". Egun berean beste txio polemiko bat kaleratu zion Ahora Madrideko zinegotziak: "Nola sartuko zenituzke bost miloi judu 600 auto batean? Hautsontzi batean".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Auzitegi Nazionala Berriak Politika Euskadi Ta Askatasuna albisteak Gaurko titularrak Albisteak Terrorismoaren Biktimak Gaur