Politika -

Ciudadanos-PSOE ituna

Riverak Rajoyri: 'Erregeari ezetz esan zion, eta orain, Ciudadanosi'

Bilera eskatu zion Riverak jarduneko presidenteari. Honakoa erantzun zion Rajok: "Nahi beste bider bilduko gara, baina mesedez, ez adarrik jo".

Rajoy eta Rivera, egin zuten azkenengo bileran. EFE
Rajoy eta Rivera, egin zuten azkenengo bileran. EFE

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Pedro Sanchezen inbestidura errazteko PSOEk eta Ciudadanosek izenpetutako itunaren harira, gutunak elkartrukatu dituzte egunotan Albert Rivera alderdi laranjaren buruzagiak eta Mariano Rajoy jarduneko presidenteak. Riverak martxoaren 1a baino lehen biltzeko eskatu zion PPko buruari, ituna babeste aldera. Rajok laster erantzun zion, "adarrik ez jotzeko" eskatuz. Riveraren azken ihardespena gaur heldu da, Twitter bidez: "Rajoyk ezetz esan zion erregeari, eta orain Ciudadanosi esan dio".

Jarduneko presidenteari sare sozialaren bidez emandako erantzunean Rajoyri bidalitako gutuna ere kaleratu du Riverak. Eskutitzean esan zionez, inbestidura saioa baino lehen bildu behar ziren, itunaren nondik norakoak aurrez aurre azaltzeko. Ciudadanosen presidentearen aburuz, Rajoyk bere garaian aurkeztu zion "Adostasunerako bost akordioak" delako dokumentua eta PSOEk eta Ciudadanosek sinatutako akordioa "ildo berekoak" dira.

Bart erantzun dio Rajoyk Riverari: "Nahi beste alditan bilduko naiz zurekin, baina eskertuko nizuke adarrik jotzen ez badidazu". La Razon egunkariak antolatutako hitzaldi batean egin ditu adierazpenak jarduneko presidenteak, eta gogor egin du itunaren kontra. PPko buruzagiaren aburuz, bere alderdia ez dago "hauteskunde kanpaina berri bat helburu duen sainete batean bigarren mailako aktore izateko prest".

"Sanchezek Espainiako presidente izan behar duela uste badu Riverak, eta Ciudadanosen boto-emaileek hala esan badiote, ez dut ezer esateko", adierazi du Rajoyk, baina "elkarrekikotasun bera" eskatu dio Ciudadanoseko buruzagiari, alegia, errespetatzeko berak Sanchezen alde ez egitea.

Riveraren erantzuna, Twitterren

"Rajoyk ezetz esan zion erregeari, eta orain, gauza bera erantzun dio Ciudadanosi eta adostasun konstituzionalari", idatzi du Ciudadanoseko buruak sare sozialean:

 

 

 

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika albisteak Alderdi Popularra Rajoy Alderdi politikoak albisteak Pedro Sánchez argazkiak Ciudadanos Albert Rivera albisteak