Politika -

Omenaldia

Bilbok plazatxo bat eskaini dio Yolanda Gonzalezi

Ikasle gaztea ultraeskuindarrek hil zuten Madrilen 1980an. Aburtoren ustez, Bilbo "zorretan zegoen berarekin eta bere senideekin".

Foto: EFE
Foto: EFE
Foto: EFE

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Juan Mari Aburto Bilboko alkateak azaldu duenez, ireki berri duten Yolanda Gonzalez plazatxoak ikaslea "goraipatu" nahi du, hil zutela 36 urte egin dirnean. Bilbo "zorretan zegoen berarekin eta bere senideekin", gaineratu du.

Deustuko erriberako 57 eta 59 zenbakien artean dago plazatxoa eta, irekiera ekitaldian izan dira biktimaren neba eta aita (bertan dagoen plakaren erreplika bat eman diote), baita Aintzane Ezenarro Memoriaren Institutuaren zuzendaria, Jose Luis Bilbao Bizkaiko ahaldun nagusi ohia eta Bilboko udaleko ordezkariak ere.

Aburtok adierazi du "ekitaldi xumea" egin nahi ziotela Yolanda Gonzalezi. Horrela, "Yolandarekin eta senideekin zorretan" zeudela esan du Bilboko alkateak eta "ekitaldi xumearekin" "apur bat bueltan ematea" nahi dute. Aburtoren esanetan, "ezinezkoa da izan duten sufrimendua desagertaraztea, ezta barruan dutena desagertzea ere, maite zuten senide bat galdu dutelako, eta nola gainera".

"Gune hau eraldatzen ari da eta etorkizunean ere Yolanda oso presente izango du", azaldu du alkateak. Aburtok gaineratu du "ezin dela duten mina kendu", baina batez ere "amari" eskaini nahi izan diote gaurko ekitaldia, "osasun-arazoak direla medio, ezin izan dela hemen egon". Yolanda Gonzalezen nebarentzat ere hitz gozoak izan ditu Aburtok. Esan duenez, "Asierren nekaezintasuna ezinbestekoa izan da hona heltzeko. Gurekin kontatzea nahi dugu", azpimarratu du.

Asier Gonzalezek, bere aldetik, "keinu sinboliko eta emozioz beterikoa" dela esan du. Horrela, eskerrak eman ditu familiaren izenean, "auzokoen elkarteari, Udalari eta, batez ere, Bilboko alkateari eta Udaleko alderdi politiko guztiei, beraien babesagatik".

Ultraeskuindarrek hil zuten Yolanda Gonzalez ikasle gaztea, 1980an, Madrilen.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bilbo berriak Gizartea albisteak EAJ Albisteak