Politika -

Imelsa auzia

Bere borondatez deklaratzea eskaini dio epaileak Barberari

Halaber, Alderdi Popularra inputatu du eta deklarazioa hartu ahal izateko ordezkari bat izendatzeko eskatu dio.

Rita Barbera Valentziako alkate ohi eta PPko senataria. Artxiboko irudia: EFE
Rita Barbera Valentziako alkate ohi eta PPko senataria. Artxiboko irudia: EFE
Rita Barbera Valentziako alkate ohi eta PPko senataria. Artxiboko irudia: EFE

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Imelsa auzia daraman Valentziako 18. zenbakiko instrukzio epaitegiak bere borondatez deklaratzea eskaini dio Rita Barbera Valentziako alkate ohi eta PPko senatari ohiari, kasua Auzitegi Gorenera bidali ala ez erabaki aurretik. Ustez, Valentziako Udalaren baitan egondako ustelkeria kasuagatik 48 pertsona daude ikerketapean eta epaileak Alderdi Popularra ere inputatu egin du.

Fiskalaren iritziz, badaude nahikoa zantzu Rita Barberak eta Miquel Domiguez diputatu autonomikoak zuriketa delitu horretan parte hartu zutela esateko, hori dela eta, kausa Auzitegi Gorenera eramateko eskatu du. Dena den, pauso hori eman aurretik instrukzioa "amaitu" behar dela iritzi dio epaileak.

Gaur argitaratutako autoaren arabera, Victor Gomez epaileak deklaratzeko aukera eskaini die Rita Barberari eta Miquel Domiguezi, gertaeren inguruko beren bertsioa emateko eta beren defentsarako beharrezkoa ikusten dutena esateko. Dena den, ez zaiela inolako itaunketarik egingo adierazi die.

Ikerketapean dauden lau pertsonari dagokionez, berriz ere laurei deklarazioa hartzea ebatzi du epaileak. Gauzak horrela, epaileak deklarazioa hartuko die apirilaren 8an Alfonso Novo PPren Valentziako udal taldeko bozeramailea, Maria Jose Alcon zinegotzi ohia, Maria de Carmen Garcia-Fuster PPren Valentziako udal taldeko idazkari ohia eta azken horren idazkari izandako Maria Jose Pi Palau.

Imelsa auzitik eratorritako auzian, 48 pertsona daude ikerketapean, zinegotziak, zinegotzi ohiak eta PPko Valentziako udal taldeko aholkulari eta aholkulari ohiak. Bestalde, epaileak Alderdi Popularra inputatu du eta hamar eguneko epea jarri dio ordezkari bat izendatu dezan.

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika Espainia albisteak Ustezko ustelkeria politikoa albisteak Ustelkeriaren mapa politika Gaurko azken ordukoa