Politika -

ERREGU-GUTUNA

Goioaga berriz epaitzeko baimena eman dio Senatuak Gorenari

Goi Ganberak onartu egin du Gorenaren erregu-gutuna. ERCk boto partikularra aurkeztu du.

Iñaki Goioaga EH Bilduko senataria. EFE
Iñaki Goioaga EH Bilduko senataria. EFE
Iñaki Goioaga EH Bilduko senataria. EFE

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Senatuko osoko bilkurak onartu egin du Iñaki Goioaga abokatu eta EH Bilduko senataria berriz epaitu ahal izateko Auzitegi Gorenak igorri zion erregu-gutuna. Orotara, 229 senatarik alde bozkatu dute, eta 9k, aurka. Gainera, bi abstentzio izan dira.

Horrenbestez, Gorenak epaitu ahal izango du senatari abertzalea, ETArekin kolaboratzea eta delitu ekonomikoak egotzita.

Osoko bilkurak berretsi egin du erregu-gutunetarako batzordeak idatzitako ebazpena, baina ERCk boto partikularra aurkeztu du, Senatuko historian lehen aldiz.

Ebazpen horretan, batzordeak adierazi du ez dagoela "arrazoirik" Gorenaren eskakizuna errefusatzeko, ez baitu eraginik Senatuaren osaketan eta ez baitu "urratzen" Ganberaren "funtzionamendua".

Goioaga, "oso lasai"

EFE agentziari egindako elkarrizketa batean, Iñaki Goioaga "oso lasai" agertu da.

Gainera, EH Bilduko senatariak eskerrak eman dizkio ERCri, boto partikularra aurkezteagatik.

EH Bildu: "Mendeku politika da"

Bestalde, Onintza Enbeita EH Bilduko diputatuak Goioagaren aurkako "jazarpenean" "atzera egitea" eskatu dio Espainiako jarduneko Gobernuari.

Agiri batean, Enbeitak gogorarazi du dagoeneko epaitu zutela Goioaga orain egotzitako delituengatik, eta absolbitu egin zutela. Horregatik, berriz ere epaitu nahi izatea "mendeku politika" dela salatu du.

"Presoei laguntza juridikoa emateagatik eta horien giza eskubideak defendatzeagatik dago inputatuta Iñaki", salatu du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika Auzitegi Gorena albisteak EH Bildu Bizkaia