Politika -

Podemos

Iglesiasek Pablo Echenique proposatu du Antolakuntza idazkari izateko

Proposamena Podemosen Estatuko Kontseilu Herritarrak berretsi beharko du orain. Batzarra apirilaren lehen astean egingo dutela espero da.

Pablo Echenique. Argazkia: EFE
Pablo Echenique. Argazkia: EFE
Pablo Echenique, Podemoseko Antolaketa idazkari berria

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Pablo Iglesiasek Aragoiko Podemosen buruzagia, Pablo Echenique, proposatu du Antolakuntza idazkari kargurako. Sergio Pascualen lekua hartuko luke. Pascual kargutik kendu zuten, alderdiak lurralde ezberdinetan dituen barne-krisiak “gaizki kudeatzegatik”.

Iragarpena Pablo Iglesiasek egin du Podemoseko erkidegoetako buruzagiekin egindako bileran. Bertan izan da Echenique bera ere.

Orain, Podemosen Estatuko Kontseilu Herritarrak berretsi beharko du proposamena. Litekeena da batzarra apirilaren lehenengo astean egitea.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Berriak Politika Pablo Iglesias politikari ohia Eguneko albisteak Podemos berriak Podemos Ahal Dugu Euskadi Nafarroako Podemos gaur