Politika -

NAFARROAKO GOBERNUA

Gomazko pilotak erabiltzeari utziko dio Foruzaingoak

Nafarroako Gobernuak jakitera eman duenez, beste mota bateko materiala erabiltzen hasiko dira, 'hain erasokorra' ez dena.

Maria Jose Beaumont kontseilariak eman du albistearen berri. EFE.
Maria Jose Beaumont kontseilariak eman du albistearen berri. EFE.

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Maria Jose Beaumont Nafarroako Presidentetza, Justizia, Barne eta Funtzio Publikoko kontseilariak goizean iragarri duenez, Foruzaingoak gomazko pilotak erabiltzeari utziko dio, urtea amaitu baino lehen. "Hain erasokorra" ez den beste mota bateko materiala erabiltzen hasiko direla gaineratu du.

Herrien gardentasunaren inguruko jardunaldi batzuetan parte hartu aurretik eman die berria kazetariei Beaumontek. Horren hitzetan, Nafarroako Gobernua osatzen duten lau taldeek izenpetutako akordio programatikoaren baitan jasotako neurria da gomazko pilotak erretiratzea.

Orain, gomazko piloten ordez erabiliko duten materiala aztertzen ari direla azaldu du kontseilariak. "Herritarrei begira hain erasokorrak edo batere erasokorrak ez diren gailuak erabiliko dira aurrerantzean", zehaztu du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Albisteak Gaur Gaurko azken ordukoa Nafarroako Gobernua berriak Nafarroako Foru Polizia