Politika -

Sare sozialetan

Twitterrek babesa eman dio ikurrinari eta Eurovision gaitzetsi du

Hainbat arloko erabiltzaileek, Euskal Herrikoek eta EAE eta Nafarroatik kanpokoek ere, haserrea agertu diete festibalaren antolatzaileei eta euskal banderarekiko errespetua eskatu dute.

Ikurrinaren koloreak protagonista izan dira Twitterren. Argazkia: twitter.com.
Ikurrinaren koloreak protagonista izan dira Twitterren. Argazkia: twitter.com.
Ikurrinaren koloreak protagonista izan dira Twitterren. Argazkia: twitter.com.

EITB.EUS | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Milaka erabiltzailek hitz egin dute Twitter sare sozialean azken orduetan ikurrinaren gainean Eurovisionek hartutako erabakiari buruz; izan ere, ostegunean festibalaren antolatzaileek zerrenda bat plazaratu zuten, non zehazten zen zein bandera egongo diren "bereziki debekaturik" aurtengo festibalean (Stockholmen egingo dute, maiatzaren 14an), eta, horien artean, ikurrina agertzen zen aipatu zerrendan. Twitterreko erabiltzaile askok agertu diote maitasuna euskal banderari, eta harro erakutsi dute hainbat iruditan; halaber, haserrea helarazi diote Eurovisioni eta ikurrina errespetatzea galdatu.

Twitterren "hastagh"ak edo etiketak erabiltzen dira, txioetan, xede izanik txiokatutakoari garrantzia ematea eta berba edo esaldi jakin batzuk nabarmentzea; hain zuzen, ostegun gauetik zabaldutako etiketetan polemika hau ere sartu da. Kasu batzuetan, gainera, erabiltzaileek gehien erabili dituztenen artean ere kokatu dira gai honen gaineko etiketa batzuk; #ThisIsIkurrina, adibidez, hainbatek gehitu dute euren txioetan, ikurrinaren balioa aldarrikatzeko. Hemen daude adibide batzuk:

#ikurrina eta Eurovision ere izan dituzte ostiral honetan hizpide Twitterren. Kasu hauetan, bi motatako txioak tartekatu dira: informazio ematekoak eta iritzia eman nahi zutenak. Gehienetan, erabiltzaileek argi utzi dute ez daudela ados Eurovisionekin:

Elkarrizketan parte hartu dutenen artean, hainbat politikari eta alderdi ere izan dira, batez ere Euskal Herrikoak. Jazotakoa deitoratu dute, bai eta errektifikazioa eskatu ere:

Eztabaida bizi-bizi dago, ostiral arratsaldean, gai honen gainean, oraindik ere.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Munduko albisteak 2024 Twitterreko albisteak Eusko Jaurlaritza Espainiako Gobernua bideoak Albisteak Ikurrina albisteak