Politika -

Udala

Marotok Gasteizko eledun karguko soldata osoa kobratzen segituko du

PPk salatu du soldata % 40 jaisteko eskaera ez dela onartua izan udalean.

Javier Maroto Gasteizko PPko bozeramailea. EiTB
Javier Maroto Gasteizko PPko bozeramailea. EiTB
Javier Maroto Gasteizko PPko bozeramailea. EiTB

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Javier Maroto Gasteizko PPko bozeramaile eta Estatuko PPko Sektore Ekintzako idazkariak soldataren % 100 mantenduko du Arabako hiriburuko udalean, porrot egin baitu alderdi popularrak soldata % 40 jaisteko egindako eskaerak.

Gaurko udalbatzan, PPk jarduera esklusiboen araua aldatzea eskatu du, Marotok soldataren % 60 kobratzeko. Izan ere, bozeramaile kargua ez du Marotok duen bakarra.

PPren esanetan, EAJk eta PSEk "hitza eman zuten atzo" jaitsiera babesteko, baina azkenean ez dute egin.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Gasteizko Udala Politika albisteak Euskal herriak Araba Euskal Autonomia Erkidegoa albisteak Euskadiko PP berriak Prentsa digitalaren azken orduko Gasteiz Gaurko azken ordukoa Soldatak