Politika -

POLEMIKA

'Hauteskunde bezperan entzuketak ateratzea da benetako konspirazioa'

Jorge Fernandez Diazek gezurtatu egin du ERCko eta Convergenciako kideak ustelkeria kasutan nahasten saiatu izana Kataluniako Ustelkeriaren aurkako Bulegoko zuzendariarekin batera.

Jorge Fernandez Diaz, jardunean dagoen Barne Ministroa.
'Benetako konspirazioa grabaketak une honetan argitaratzea da'

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Público hedabideak zabaldutako polemikaren gainean Jorge Fernandez Diaz Espainian jardunean dagoen Gobernuko Barne ministroak esan duenez, hauteskunde bezperan entzuketak ateratzea da "benetako konspirazioa".

Fernandez Diazen eta Daniel de Alfonso Kataluniako Ustelkeriaren aurkako Bulegoko buruaren arteko elkarrizketak eman ditu argitara Públicok. Duela bi urte egindako entzuketa batzuetan, ERCko eta CDCko kideak ustelkeria kasuetan nahasteari buruz hizketan entzuten dira bertan Fernandez Diaz eta De Alfonso.

Jarduneko ministroak oso haserre hitz egin du publikazio horren aurrean, informazio "okerra eta asmo txarrekoa" dela nabarmenduz. "Hiru-lau egun falta dira hauteskundeetarako, eta duela bi urteko entzuketak orain asmo txarrez publikatzea da benetako konspirazioa. Barne ministroa Kataluniako Ustelkeriaren aurkako Bulegoko buruarekin biltzea ustelkeriari aurre egiteko ez da konspirazioa", esan du.

Fernandez Diazek gezurtatu egin du ERCko eta CDCko kideak ustelkeria kasutan nahasten saiatu izana. Konspirazioaz ari denak "ispiluan bere buruari begiratu" beharko liokeela gaineratu du.

Entzuketen inguruan gertatutakoa argitzeko, ikerketa abiatzeko agindua eman duela adierazi du jarduneko Barne ministroak.

'GAL mediatikoa'

Carles Puigdemont Kataluniako presidentearen iritzian, "GAL mediatiko" baten aurrean gaude. "X jaunaren, Fernandez Diaz jaunaren, eta beste X jaun baten, Rajoy jaunaren, arteko GAL mediatiko bat da zabaldutako elkarrizketa", esan du Puigdemontek.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika Alderdi politikoak bideoak Eguneko albisteak