Politika -

Senatua

PPk senatariak utziko dizkio EAJri, jeltzaleek taldea osatzeko

Alderdi Popularra bi senatari uzteko prest dago. Hori dela eta, EAJ Coalicion Canariarekin negoziatzen ari da, gainerako biak lortzeko.

Espainiako Senatua. Artxiboko irudia: EFE
Espainiako Senatua. Artxiboko irudia: EFE
Espainiako Senatua. Artxiboko irudia: EFE

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

PPk senatariak utziko dizkio EAJri, jeltzaleek Senatuan talde propioa osatu ahal izateko. CDCri ordezkariak lagatzea, berriz, baztertu egin du Alderdi Popularrak. Horrela, Kataluniako nazionalistek Talde Mistoan sartu beharko dute.

Ganberako iturriek baieztatu dutenez, EAJ PPrekin hitz egiten ari da, jeltzaleek taldea osatzeko falta dituzten lau senatariak uzteko.

Printzipioz, Alderdi Popularra bi senatari uzteko prest dago. Hori dela eta, EAJ Coalicion Canariarekin negoziatzen ari da, gainerako biak lortzeko.

Hamar senatari, taldea osatu ahal izateko

EAJk eta CDCk ez zituzten taldea osatzeko beharrezkoak diren hamar senatariak lortu ekainaren 26ko hauteskundeetan.

Sei eserleku lortu zituenez, EAJk gutxienez lau gehiago behar ditu taldea osatu ahal izateko, Senatuko Araudiaren arabera. Legediak, baina, “kortesia” bultzatzeko, senatariak maileguan uzteko aukera ematen du.

Convergenciaren kasuan, sei sinadura gehiago biltzen laguntzeko aukera baztertu du PPk, iturri horiek jakinarazi dutenez. CDCk lau ordezkari ditu Ganberan. Legealdi berriko taldeak osatzeko epea uztailaren 26an, 20:00etan, bukatzen da.

Oraingoz, PPk, PSOEk, Podemosek eta ERCk talde propioa bermaturik dute Senatuan.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika EAJ-PNV Araba Albisteak Alderdi Popularra Espainia bideoak Alderdi politikoak Eguneko albisteak Gaurko azken ordukoa Senatua Espainia