Politika -

Eskandalua

Maria Segui Trafikoko zuzendari nagusiak dimisioa eman du

Trafikok Francisco Lopez Valdes senarraren ikerketa proiektuak finantzatu ote zituen argitzeko prozesu bat zabaldu zuen Barne Ministerioak uztailaren 12an.

Maria Segui Trafiko zuzendari nagusiak dimisioa eman du. Argazkia: EFE
Maria Segui Trafiko zuzendari nagusiak dimisioa eman du. Argazkia: EFE
Maria Segui Trafiko zuzendari nagusiak dimisioa eman du. Argazkia: EFE

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

María Seguí Gómez andreari irekitako zehapen-prozedura Ogasuneko eta Funtzio Publikoko Ministerioaren 2017ko otsailaren 24ko Aginduaren bidez ebatzi zen, eta, bertan jaso zenez, EZ zen arau-hausterik izan

Maria Segui Trafikoko zuzendari nagusiak dimisioa eman du, eta Jorge Fernandez Diaz Barne ministroak onartu egin dio. Seguiren senarrak ikerketa proiektu batzuen diru-laguntzetan izandako ustezko irregulartasunekin zerikusia du.

Seguik lau urte eta erdi eman ditu karguan. Trafikok Francisco Lopez Valdes senarraren ikerketa proiektuak finantzatu ote zituen argitzeko prozesu bat zabaldu zuen Barne Ministerioak duela egun batzuk.

Barne Ministerioak jakitera eman duenez, egindako lanagatik eskerrak eman dizkio Fernandez Diazek Seguiri, “trafiko istripuetan hildako jendearen 1960ko marka hautsi dutelako” bere agintaldian.

Oraingoz, Cristobal Cremades Rodriguez Trafikoko Zuzendaritza Nagusiko (DGT) idazkari nagusiak ordezkatuko du Segui.

Datorren astean

Erabakia pertsonalki hartu omen du Maria Seguik, baina barne ikerketaren emaitzak oraindik ez dituzte jakitera eman. Ikerketa uztailaren 12an abiatu zuen Zerbitzu Ikuskaritzak, eta emaitzen berri datorren astearen hasieran ematea espero da.

DGTk trafiko, segurtasun eta mugikortasuna hobetzeko egitasmo horiei emandako laguntzak legezkoak izan ote ziren egiaztatu nahi du Ministerioak. Proiektuak Aragoiko Ingeniaritza Ikerketa Institutuak (Zaragozako Unibertsitatea) eraman zituen aurrera.

Lopez Valdes bertan ari zen lanean, eta DGTk 49.950 euroko diru-laguntza eman zion 2012an, El Mundo egunkariak duela egun batzuk argitaratu zuenez.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Espainiako Gobernua