Politika -

Gobernagarritasuna

Rajoy eta Rivera berriz bilduko dira asteazken honetan Kongresuan

Bilera 10:00etan egingo dute. Bi buruzagi politikoak iragan asteazkenean bildu ziren jadanik.

Mariano Rajoy PPko presidentea eta Albert Rivera C'sko buruzagia. Artxiboko irudia: EFE
Mariano Rajoy PPko presidentea eta Albert Rivera C'sko buruzagia. Artxiboko irudia: EFE
Rajoy eta Rivera asteazkenean bilduko dira berriro

1:38

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Mariano Rajoy Gobernuko jarduneko presidentea eta Albert Rivera Ciudadanoseko buruzagia asteazkenean bilduko dira berriro Diputatuen Kongresuan, alderdi laranjak jakinarazi duenez.

Bilera 10:00etan egingo dute. Bi buruzagi politikoak iragan asteazkenean bildu ziren jadanik Ganberan.

Bilera horretan negoziazio bide bat zabaldu zuten Rajoyk eta Riverak. Gobernua osatzeko “komunikazio iraunkorra” finkatu eta PSOEren gaineko presioan sakondu zuten. Jarrera aldatzeko eta abstenitzeko eskatu zioten, legealdia martxan jartzeko.

Egun bat lehenago PPko presidentegaia Pedro Sanchez idazkari nagusi sozialistarekin bildu zen. Inbestiduran ezezkoa emango diotela berriro esan zion Sanchezek Rajoyri. Babesak “eskuinean” bilatzeko eta negoziatzeko eskatu zion sozialistak jarduneko presidenteari.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
PP Rajoy berriak Ciudadanos alderdia Gaurko azken ordukoa Albert Rivera albisteak