Politika -

Itsasoko galdeketa

Epaitegiak baztertu egin du Itsasoko galdeketa debekatzea

Carlos Urquijo Espainiako Gobernuak EAEn duen ordezkariak helegitea jarri zuen Itsasoko kontsultaren aurka.

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Donostiako Administrazioarekiko Auzien Epaitegiak atzera bota du Espainiako Gobernuak Euskal Autonomia Erkidegoan duen Ordezkaritzak Itsasoko galdeketaren kontra jarri zuen helegitea.

Itsason galdeketa egingo dute datorren igandean, Ezkio eta Itsaso desanexionatzea nahi duten edo ez erabakitzeko.

Espainiako Gobernuaren Ordezkaritza kontsulta galarazten saiatu da, baina Donostiako Epaitegiaren ebazpenak dio ez dagoela galdeketa debekatzerik, Gipuzkoako Foru Aldundiak deialdia legearen arabera egin duelako eta horretarako eskumena duelako.

Imanol Lasa Gipuzkoako Foru Aldundiaren bozeramailea pozik agertu da eta “albiste ona” dela adierazi du. “Galdeketa espero bezala egingo da, eta Itsasoko bizilagunek erabaki ahal izango dute”, erantsi du.

“Ebazpenak erakusten du gauzak ongi egin ditugula eta galdeketak berme legal eta demokratiko guztiak dituela”, azpimarratu du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika albisteak Gipuzkoa Albisteak Goierriko albisteak