Politika -

Miaketak

Bi etxe miatu dituzte, Josu Urrutikoetxea aurkitu nahian

Terrorismoaren kontrako epailearen aginduz, Urrutikoetxearen bikotekidearen eta lagun baten etxeak miatu dituzte.

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Frantziako Poliziak bi etxebizitza miatu zituen asteazkenean Angelun (Ipar Euskal Herria) eta Durban-sur-Arizen (Frantzia hegoaldea) Josu Urrutikoetxea ETAko kidea —2002tik dago ihes eginda aurkitu nahian. Egun berean, Vauverten erakunde armatuarena izan daitekeen zuloa topatu zutela iragarri zuten Frantziako eta Espainiako agintariek.

Mediabask webgunearen arabera, Christophe Teissier Terrorismoaren kontrako epailearen aginduz egin zituzten miaketak. Horietako bat Angelun egin zuten, Urrutikoetxearen bikotekidearen etxean.

"Soldaduak zirela esan zidaten, aginduak jarraitzen zituztela", adierazi dio emakumeak egunkariari. Iturri honen arabera, etxebizitzaren eta inguruen argazkiak egin zituzten agenteek, baita ordenagailuaren eta sakelakoaren kopiak ere.

Beste miaketa Durban-sur-Arize herrian egin zuten (Ariege departamendua, Frantzia hegoaldea), Urrutikoetxearen lagun baten etxebizitzan. 2013an ere han izan ziren agenteak, Urrutikoetxea topatu nahian.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Berriak Politika Iparraldea albisteak Frantzia albisteak