Politika -

Auzitegi Nazionala

Garikoitz Ibarluzea aske utzi dute, epaiketa egin bitartean

Espainiako Poliziak Madrilgo aireportuan atxilotu zuen atzo eta 5.000 euroko bermea ordaindu ostean aske gelditu da. Abenduaren 1ean epaituko dute Auzitegi Nazionalean.

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Garikoitz Ibarluzea aske gelditu da gaur 5.000 euroko bermea ordaindu ostean eta epaiketa egin bitartean. Espainiako Poliziak atzo atxilotu zuen Madrilgo Barajas aireportuan, Londresetik lur hartu bezain pronto. Auzitegi Nazionalak abenduaren 1ean epaituko du, 'kale borroka' delitua leporatuta.

Albiste agentziek zabaldutako informazioaren arabera, 1999az geroztik Tolosaldean 'kale borroka' ekintzetan parte hartzea leporatuta.

2010ean, Londresen atzeman zuten, Auzitegi Nazionalak 2006ko maiatzan emandako agindu bat dela-eta.

Alabaina, hango auzitegi batek atzera bota zuen Espainiaren esku uzteko eskaera eta orduz geroztik bizimodu normala egiten zuen Londresen.

2002an atxilotu eta kartzelan sartu zuten, baina urtebete geroago aske utzi zuten.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Auzitegi Nazionala Berriak Politika Presoak bideoak Albisteak