Politika -

Manifestazioa

Milaka manifestarik amnistia eskatu dute presoentzat, Bilbon

'Aipamen berezia' egin diete '96 egunez txandakako gose greba egiten ari diren preso politikoei'.

Manifestazioak Bilboko kaleak zeharkatu ditu. Argazkia: EFE
Manifestazioak Bilboko kaleak zeharkatu ditu. Argazkia: EFE
Manifestazioak Bilboko kaleak zeharkatu ditu. Argazkia: EFE

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Milaka lagun Bilboko erdigunean manifestatu dira gaur arratsaldean, presoen askatasuna aldarrikatzeko, "Amnistia osoa" lelopean.

Aldarrikapen bakar hori irakur zitekeen Amnistiaren Aldeko eta Errepresioaren Aurkako Mugimenduak deitutako martxa irekitzen zuen pankartan.

Manifestazioa 18:00ak jota abiatu da Jesusen Bihotza plazatik eta Arriaga plazan amaitu da Kale Nagusia zeharkatu ostean. Ibilbidean zehar ugariak izan dira "Presoak kalera. Amnistia osoa" oihuak.

Sendoa Jurado preso ohiak, manifestazioa deitu duen mugimenduko bozeramailea denak, "errepresaliatu politiko guztientzat amnistia" aldarrikatu du hedabideen aurrean.

"Aipamen berezia" egin nahi izan die "gaixo dauden presoen askatasuna eskatzeko 96 egunez txandakako gose greba egiten ari diren preso politikoei".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika albisteak Presoak albisteak Gaurko azken ordukoa