Politika -

Auzitegi Gorena

Artxibatu egin dute Fernandez Diazen aurkako kereila entzuketen auzian

Espainiako Barne ministro ohiak eta Kataluniako Ustelkeriaren kontrako zuzendariak politikari independentistak ikertzeko bilerak egin zituzten. Gorenak ez du deliturik antzeman.

Jorge Fernandez Diaz Espainiako Barne ministro ohia. Artxiboko argazkia: EFE
Jorge Fernandez Diaz Espainiako Barne ministro ohia. Artxiboko argazkia: EFE
Jorge Fernandez Diaz Espainiako Barne ministro ohia. Artxiboko argazkia: EFE

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Auzitegi Gorenak artxibatu egin du Jorge Fernandez Diaz Espainiako Barne ministro ohiaren eta Daniel de Alfonso Kataluniako Ustelkeriaren aurkako Bulegoko zuzendariaren kontra jarritako kereila.

Salaketa CDC alderdiak (egun Partit Democrata Europeu Catala) eta Xavier Trias Bartzelonako alkatea ohiak aurkeztu zuten, Fernandez Diazi eta De Alfonsori sekretuak ezagutaraztea, prebarikazioa eta dirua bidegabe erabiltzea leporatuta.

Alabaina, Auzitegi Gorenak artxibatu egin du salaketa, delitu horiek egin dituztela frogatzerik ez dagoela iritzita.

Barne ministro ohiak eta Ustelkeriaren kontrako zuzendariak urriaren 2an eta 16an izan zituzten bilerak dira kereilaren oinarri. Kataluniako politikari independentistak ikertzeko bilerak ziren.

Elkarrizketa horiek grabatu egin zituzten eta komunikabide batek publiko egin zituen.

Bilera horietako batean, adibidez, Francesc Homs Kataluniako Gobernuko bozeramaile ohiak egindako bi izendapenen inguruko ikerketa baten espedientea helarazi zion Daniel de Alfonsok Jorge Fernandez Diazi.

Informazio hori konfidentziala zen heinean, kaltetuek salaketa jarri zuten, Kataluniako Ustelkeriaren kontrako bulegoko zuzendariak legea urratu zuela argudiatuta. Sekretuak publiko egitea egotzi zioten, hain justu ere.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Katalunia Berriak Politika Espainiako Gobernua Albisteak